Batzuetan norbaitek hala erabakita milioika lagunen aurrean egindako keinu bat berriz proiektatzea nahikoa da ekintza politiko eraginkor bat egiteko. Horixe egin dute Alemanian. Multinazionalen menpeko hedabideak zalantzatan jartzen ari diren bitartean, ea munduko alderdi neofaxistak babesten eta neonazien programa orotan dauden zenbait ekimen –azal iluneneko pertsonen deportazio masiboak, kasu– sustatzen dituen enpresari eta politikari faxista batek nazien agurra egin nahi ote zuen, agur nazia egin zuenean.
Argazkia: Elon Musken Tesla enpresak Berlinen duen fabrikan ekintza egin dutenen eskutik.
Testua: Axier Lopez