Merkantzia

Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda hori, eta Europan bertan baditugu adibideak. Adibidez, Erresuma Batuan agintean den Alderdi Laborista. Frantziako Macronekin adostu dute “bat barrura, bat kanpora” akordioa. Ontzi txikietan iristen diren pertsonak atxilotu eta segituan Frantziara itzularaziko dituzte. Eta, trukean, botatako migratzaile bakoitzeko, legezko bideetatik heldutako beste bat sartzen utziko ei dute. Pertsonak zenbaki huts bihurtuta, geopolitikaren salerosgai.

Argazkia: Lagun talde bat Frantziako Gravelines herriko hondartza batean txalupa pneumatiko baten zain, Mantxako kanala zeharkatzeko. Y. Valat – EPA
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.