Legatua

Txiki, Otaegi, Baena, Sánchez Bravo eta García Sanz fusilatu zituzten 50. urteurrenean, irailaren 27an, haien hiltzaileen ondorengoek haien indarkeriaren apologia egin dute Bilbon. Euskal Herriko beste txoko askotan, aldiz, milaka lagunek gogoan izan dute bost militante horien askatasun haizea. Memoria borrokatzeko eremua da eta Espainiako Estatuko indar armatuek ere ondo dakite hori. Ahanzturak inpunitatea bermatzen duelako, eta berriz gertatzeko aukerak handitu. Umeak fusiletatik urrun nahi ditugunoi militante antifaxisten memoria eta legatuari eustea dagokigu. Mitoetatik urrun, garaian garaiko baldintza, erronka, antolaketa-molde, lengoaia, aukera eta praktika propioak sortu behar direlako.

Testua: Axier Lopez
Argazkia: Guardia Zibilaren ate irekien jardunaldia Bilbon. Mikel Martinez de Trespuentes / Foku

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.