Ez da eten

Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen René Cassin 2025 Saria emango dio Francesca Albaneseri, Nazio Batuen Palestinako Lurralde Okupatuetarako errelatore bereziari. Albanese ezaguna da gurean, besteak beste, uztailean publikoki salatu zuelako hainbat enpresa multinazional Palestinako genozidiotik “etekin ekonomikoa” lortzen ari zirela. Horietako bat Beasaingo CAF zen, kritika eta salaketa ororen aurrean Jaurlaritza behin eta berriz haren defentsan agertu den enpresa. Palestinarekiko borroka internazionalista ez da eten, baina itxurakeria ere ez.

Argazkia: CAFen Beasaingo egoitzan hainbat lagun kateatu dira larunbatean, genozidio eta apartheidaren konplize zuzena dela salatzeko. Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.