Itsuan

Birkokapenak azken baliabideak dira giza jarduerek edo klima aldaketak gainerako animalien biziraupena mehatxatzen dutenean. Baina operazio konplexu eta triste horiek gero eta ohikoagoak dira Kenya bezalako herrialdeetan. Azken asteotan, ehunka jirafa, zebra eta antilope mugiarazi dituzte Kedongetik. Arrazoi nagusia? Gu. Gune hori helmuga turistiko garrantzitsu bilakatu da azken urteotan, eta horrekin batera lurraren pribatizazioa eta espekulazio neurrigabea etorri dira, bizitzarekin aurrez aurre talka egiten dutenak.

Argazkia: T. Karumba – Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.