Gizonezkoen 2026ko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza diren hiru hirietako (Mexiko Hiria, Monterrey eta Guadalajara) aktibistek “garbiketa soziala” salatu dute. Txapelketa bultzada ekonomikoa izango dela eta herrialdea modernizatzen lagunduko duela dioen narratiba ofizialaren atzean –Mexikon ezkerrak agintzen du–, beste batzuek salatu dute “makillaje urbanoaren” estrategia hedatzen ari direla, etxerik gabeko pertsonak, sexu-langileak, kale saltzaileak eta disidentziak lekualdatzeko. Hori guztia nazioartetik hara joango diren hiru milioi turistak “etxean legez” senti daitezen. Makro ekitaldiotan ohikoa den gentrifikazioa, bere gordinean.
Argazkia: “Etxebizitza ez da negozioa”. Munduko Koparako lanek eragindako gentrifikazioaren aurkako protesta bat Mexiko Hirian. Y. Cortéz / Getty Images
Testua: Axier Lopez


