{"id":2650,"date":"2022-09-16T10:01:01","date_gmt":"2022-09-16T09:01:01","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/?p=2650"},"modified":"2022-09-17T10:42:18","modified_gmt":"2022-09-17T09:42:18","slug":"presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/","title":{"rendered":"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka"},"content":{"rendered":"<p>Amati\u00f1ok asteazkenean <a href=\"https:\/\/eibar.org\/blogak\/amatino\/elkano-heroi-ala-bilau-ospatu-ala-lotsatu\">bere blogean argitaratu du<\/a> <em>Gure Heroiak<\/em> liburuaren gaineko kritika. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot, liburua atera eta hiru astetara irakurri eta aipua egin izanagatik. Kritika interesgarria egin du eta liburuaren mamia jorratzeko berak azpimarratu dituen ideologia eta presentismoa, nik ere liburu honen zutabe gisa hartzen ditut.<!--more--><\/p>\n<p>Bi kontu horietan sakondu aurretik, bere artikuluaren izenburuari erreparatu nahi diot: <strong>\u201cHeroi ala bilau? Ospatu ala lotsatu?\u201d<\/strong><\/p>\n<p>Ona ala txarra? Zuri ala beltz? Binarismoa. Mugimendu feministak sarri oroitzen duen bezala, pentsamendu bitarra ez da lagungarria gure ingurua ulertzeko, are gutxiago eraldatzeko. Lagun feministek azpimarratzen dute edonor zapaldua eta zapaltzailea izan daitekeela aldi berean. Ezkerreko militanteak jarrera arrazistak edo matxistak izan ditzake, adibidez. Eta kolektiboki ere, azpiratua izan den herritik ere atera dira beste herriak eta kulturak azpiratzen lagundu duenik ere.<\/p>\n<p>Zuri edo beltz diren planteamenduak mota guztietako gai potoloen aurrean agertzen zaizkigu: txertoen alde ala kontra? Putin ala Zelenski? Euskal Herrian orain ez asko, biolentoen eta demokraten artean aukerarazi nahi ziguten. Eta abar amaigabe bat. Sinplifikazio horiek ez dira lagungarriak atzean dauden gaiei heltzeko.<\/p>\n<p>Baten batek esan lezake, ordea \u201caizu, libururen azalean Elkano agertzen da soka lepoan duela, eta hori ez al da bilau gisa jartzea?\u201d Bada, kasu, azalean ez da Elkano agertzen. Azalean dago, orain XIX. mendeko politikari batzuek erabakita, artista batek sortu zuen Elkanoren ikuspegi bat, espazio publikoan jarritakoa. Horregatik liburuan agertzen diren pertsonaia guztiak dira inoiz norbaitek \u2013ia guztietan politikariek\u2013 eskainitako ohorezko lekuren bat \u2013kale-izena, monumentua, estatua\u2026\u2013 dutenak, herritarrok konpartitzen dugun leku publiko bakarrean: kalean. Bakoitzaren herrian dauden kale eta estatuak norbaitek jarri zuen denon izenean, eta ondorengo belaunaldiek zilegitasun osoa dugu horiek ezbaian jartzeko, ala aldare are handiagoetara igotzeko, noski. Milaka estatua ala estatuarik gabe, Elkano, Legazpi, Okendo\u2026 ez dira desagertuko. Agirietan, historialarien lanetan, artikuluetan, museoetan\u2026 izango dira. Aste honetan elkarrizketatu dugun <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2792\/monumentuak-ez-dira-historia-boteretsuen-bertsio-interesatua-dira-publizitatea-besterik-ez\">Peio Ria\u00f1o kazetariak dioenez<\/a>, estatuak garaian garaiko boteredunen propaganda interesatua baino ez dira.<\/p>\n<p>Ingalaterran <a href=\"https:\/\/www.theguardian.com\/commentisfree\/2021\/mar\/17\/why-cant-britain-handle-the-truth-about-winston-churchill\">batzuek Wiston Churchill oroitzen dute<\/a> naziei militarki aurre egin zien buruzagietako bat izan zelako. Beste batzuk, aldiz, arrazista hutsa zelako. Churchill arrazista zela gogoratzeak desagerrarazten al du II. Mundu Gerran jokatutako rola, gutxiesten al da? Ez dut uste. Ez da bat ala bestea. Estatua kendu nahi zutenek galdetzen zuten ea egungo gizarteak arrazista baten ohorezko estatua behar duen espazio publikoan.<\/p>\n<p><strong>\u201cIdeologiak lar tiratzen du liburuan\u201d<\/strong><\/p>\n<p>Horretan ados gaude, nahiz eta argudio manatua izan kazetaritzan norberaren ideologia ezkutatu nahi duenak bestearena agerikoa dela azpimarratzea. Liburua lehen paragrafotik azken letrara arte ideologiaz kargatuta dago. Gainera, nondik idatzita dagoen ez dela ezkutatzen esango nuke. Oinarri historiko berbera erabiliz oso bestelako kontakizunak sor daitezkeela ikusi dugu azken urteotan. Izan ere, erabateko objektibotasuna ez da existitzen, zintzotasuna estimatzen den ariketa da kazetarien partetik. ARGIAn hala egiten saiatzen gara eta liburu hau, beste ezeren gainetik, kazetaritza ariketa bat da.<\/p>\n<p>Liburuaren gaira itzuliz, testua azterketa politikoa da, lehen unetik politikoki planteatu den gai baten gainekoa. Edonon gainera. Portugalek erabaki zuen haien ospakizunen protagonista Magallaes izatea, eta ez Elkano; \u00a0Filipinetan Magallaes hil omen zuen hango buruzagi bat aukeratu duten ikur nazionaltzat; Espainiak Elkano \u201cEspainiako Armadak inoiz itsasoan egindako balentriarekin\u201d lotu du; Andaluziak mundu biraren inguruan egin dituen ekitaldi asko eta asko sustapen turistikoarekin lotuta daude\u2026 Erabaki horien atzean politikariak daude, eta beren ageriko interesak eta ideologia, \u201cElkanoren balentria\u201d Euskal Erdiko herritar guztiek ezagun zezaten, Jaurlaritzak irailaren 6a jai egun izendatu zuen bezalaxe.<\/p>\n<p>Edo, Gasteizko alkate <a href=\"https:\/\/www.eldiario.es\/euskadi\/jose-lejarreta-alcalde-inquebrantable-lealtad-franco-mantiene-calle-vitoria_1_9305801.html\">Gorka Urtaranek adierazi zuenean<\/a> \u201cGasteizen kale bat bere izenean duten pertsona guztiak eredugarriak direla\u201d, Lejarreta alkate frankistaren omenezko kaleari izena aldatzeko asmorik ez zutela esateko, bere ideologiagatik egin zuen, presentekeriaz jokatu zuen&#8230;?<\/p>\n<p><strong>\u201cPresentekeria historiko latzean erorita liburuan\u201d<\/strong><\/p>\n<p>Presentismoarena kontu kuriosoa da. Igarana gaur egun ditugun ikuspegiekin, hitzekin, ideologiekin begiratzea soilik leporatzen zaio ikuspegi kritikoari. Nekez topatuko duzu, adibidez, Lopez de Legazpi edo Urdanetaren omenezko estatuak presentistak direla dioenik; nahiz eta duela 500 urte inguruko pertsona batzuei buruzkoak izan eta duela 130 urte inguru asmatutako irudiak izan, agintariek zabaldu nahi zuten ikuspegi heroikoarekin bat egiteko sortutakoak. Gaur egunera arte bere horretan heldu dira.<\/p>\n<p>\u201cPresentekeria historikoaz\u201d hitz egiteko Amati\u00f1ok liburutik ateratako lau adibide erabili ditu.<\/p>\n<ul>\n<li>\u201cBlas de Lezo almiranteari leporatzen dionean Bartzelona bonbardatu izana\u201d.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Katalanek sarri <a href=\"https:\/\/cat.elpais.com\/cat\/2014\/11\/19\/catalunya\/1416424873_113640.html\">eskatu dute Blas de Lezoren omenez Madrilen jarritako estatua kentzea<\/a>, tartean CIU alderdiak berak, Xabier Trias alkate zela, edo Joan Laporta egungo Barcelona futbol taldeko presidenteak. Hala zioten 2014an: \u201cKataluniako hiriburua setiatu zuena omentzea, gure askatasunen galeraren eta gure hizkuntzaren debekuaren konplizea zena, besteak beste, ez zaigu justiziazkoa iruditzen, ezta mirestekorik ere\u201d. Presentekeria al da abertzale katalanek espainiar nazionalismoaren interes politikoei aurre egitea?<\/p>\n<ul>\n<li>\u201cI\u00f1igo Loilakoari muzin egiten zaionean, Gaztelaren alde eta Nafarroaren aurka jardun zuelako\u201d.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Munduko txoko asko katolikoen menpe jartzera abiatu aurretik, Jesu Kristo eta bere ama Manresan \u201c20 ala 40 aldiz ikusi\u201d zuela zioen pertsona bat Bizkaiko eta Gipuzkoako patroi izatea, jende laikoontzat txistetik gertu dago. Eta pertsona horren aldaera gerrazalea, eta Euskal Herriko historian mugarri nagusietako bat izan zen pasarte batean nola jokatu zuen gogora ekartzea, presentismoa al da?<\/p>\n<ul>\n<li>\u201cNafarroak askatasuna galdu bitartean, Elkano aberastu egin zela\u201d.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Liburuan ez da termino horietan planteatzen, bi ideiak lotuta baleude bezala. Aldiz, paragrafo txiki batean gogorarazten da, Mundu Bira osatu bitartean, Euskal Herriaren zati batean konkista burutzen ari zela Espainiako Inperioa. Fokua pixka bat zabaldu, eta orduko testuinguru historikoa azaltze aldera. Eta aurretik komentatutakoaren ildotik, ez dago soberan oroitzea, orduko konkistatzaileen artean gipuzkoarrak, bizkaitarrak, nafarrak\u2026 ere izan zirela. Eta ez gutxi. Berriz ere, idealizazioez aparte, historia ez delako zuria ala beltza.<\/p>\n<ul>\n<li>\u201cPresentekeria hutsa da, Donostiako Colon pasealekua izenez aldatze aldera, Berta Caceres Hondurasko ekologistaren izenaren proposamena\u201d.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Proposamen hori Donostiako mugimendu feministak egin zuen 2019ko greba feministaren harira. Kolonizazioari izana eman zion pertsonaren izena estali zuten, hiru urte lehenago hil zuten nazioartean bere jardunagatik ezagun egin zen jatorrizko herritar feminista eta ekologistaren izenarekin \u2013enpresa bateko zuzendaria errudun jo zuten epaitegiek\u2013. Hori presentekeria al da? Batzuentzat izan liteke, beste batzuek justizia ekimen sinbolikoa ikusten dute, espazio publikoak herritarren egungo balioak ez baditu ordezkatzen, zilegi baita horiek ezbaian jartzea.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Grosen izenak aldatu dizkiete Okendo kultur etxeari eta Kolon pasealekuari\" width=\"1070\" height=\"602\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/l7UeOr8LQ1A?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Artikulua amaitzeko Amati\u00f1ok darabilen eta liburuan agertzen ez den adibide bati tira egin nahi diot. Aipagai dugun gaiari heltzeko adibide ona iruditu baitzait. Hala dio, \u201carazo larria [litzateke] getariar guztiek pasatu beharko bailukete historiara baleak suntsitu zituen batere sentimen ekologistarik gabeko giza-espezie harrapakari gisa\u201d.<\/p>\n<p>Nire ustez, gaia horrela planteatzeak alboratzen du gaiaren muina. Gertatutakoa testuinguruan kokatu ostean, distantzia hartu gabe, eta hori berriro gertatzerik nahi ez badugu, galdera da ea non jarri behar dugun fokua, hemen eta orain, pasarte hori gogora ekartzen dugunean. Adibidez, euskaldunak onenak &#8220;ginela&#8221; itsasoan azpimarratzea edo\/eta, gizakiak natura eta bizitza bera muturreraino ustiatzearen ondorioz, egun desagertzeko zorian dauden espezien, hizkuntzen eta kulturen zerrenda gizentzen ari delarik, etorkizuna bestelakoa izan dadin ikasteko oinarriak jartzea?<\/p>\n<p>Eskerrik asko berriz ere liburua irakurtzeagatik eta kritikagatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amati\u00f1ok asteazkenean bere blogean argitaratu du Gure Heroiak liburuaren gaineko kritika. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot, liburua atera eta hiru astetara irakurri eta aipua egin izanagatik. Kritika interesgarria egin du eta liburuaren mamia jorratzeko berak azpimarratu dituen ideologia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-2650","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-analisiak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Amati\u00f1ok asteazkenean bere blogean argitaratu du Gure Heroiak liburuaren gaineko kritika. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot, liburua atera eta hiru astetara irakurri eta aipua egin izanagatik. Kritika interesgarria egin du eta liburuaren mamia jorratzeko berak azpimarratu dituen ideologia [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Begizta\" \/>\n<meta property=\"article:author\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/axierl\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2022-09-16T09:01:01+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2022-09-17T09:42:18+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Axier Lopez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@axierL\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Axier Lopez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Axier Lopez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/9e2a8b7a5dd8d23cafac3f33d15f8312\"},\"headline\":\"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka\",\"datePublished\":\"2022-09-16T09:01:01+00:00\",\"dateModified\":\"2022-09-17T09:42:18+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/\"},\"wordCount\":1115,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Analisiak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/\",\"name\":\"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2022-09-16T09:01:01+00:00\",\"dateModified\":\"2022-09-17T09:42:18+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/9e2a8b7a5dd8d23cafac3f33d15f8312\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/2022\\\/09\\\/16\\\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/\",\"name\":\"Begizta\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/9e2a8b7a5dd8d23cafac3f33d15f8312\",\"name\":\"Axier Lopez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/b0d64d05f6b2b0dac45a5489a5121f8b51aa6cc0b423dcbf558719a94bacff56?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/b0d64d05f6b2b0dac45a5489a5121f8b51aa6cc0b423dcbf558719a94bacff56?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/b0d64d05f6b2b0dac45a5489a5121f8b51aa6cc0b423dcbf558719a94bacff56?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Axier Lopez\"},\"sameAs\":[\"http:\\\/\\\/www.begizta.net\",\"https:\\\/\\\/www.facebook.com\\\/axierl\\\/\",\"https:\\\/\\\/x.com\\\/axierL\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/begizta\\\/author\\\/axier\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka","og_description":"Amati\u00f1ok asteazkenean bere blogean argitaratu du Gure Heroiak liburuaren gaineko kritika. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot, liburua atera eta hiru astetara irakurri eta aipua egin izanagatik. Kritika interesgarria egin du eta liburuaren mamia jorratzeko berak azpimarratu dituen ideologia [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/","og_site_name":"Begizta","article_author":"https:\/\/www.facebook.com\/axierl\/","article_published_time":"2022-09-16T09:01:01+00:00","article_modified_time":"2022-09-17T09:42:18+00:00","author":"Axier Lopez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@axierL","twitter_misc":{"Written by":"Axier Lopez","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/"},"author":{"name":"Axier Lopez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/#\/schema\/person\/9e2a8b7a5dd8d23cafac3f33d15f8312"},"headline":"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka","datePublished":"2022-09-16T09:01:01+00:00","dateModified":"2022-09-17T09:42:18+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/"},"wordCount":1115,"commentCount":0,"articleSection":["Analisiak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/","name":"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/#website"},"datePublished":"2022-09-16T09:01:01+00:00","dateModified":"2022-09-17T09:42:18+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/#\/schema\/person\/9e2a8b7a5dd8d23cafac3f33d15f8312"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/2022\/09\/16\/presentismoaz-eta-ideologiaz-gogoeta-pare-bat-amatinoren-liburu-kritikari-tiraka\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Presentismoaz eta ideologiaz gogoeta pare bat, Amati\u00f1oren liburu kritikari tiraka"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/","name":"Begizta","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/#\/schema\/person\/9e2a8b7a5dd8d23cafac3f33d15f8312","name":"Axier Lopez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b0d64d05f6b2b0dac45a5489a5121f8b51aa6cc0b423dcbf558719a94bacff56?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b0d64d05f6b2b0dac45a5489a5121f8b51aa6cc0b423dcbf558719a94bacff56?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/b0d64d05f6b2b0dac45a5489a5121f8b51aa6cc0b423dcbf558719a94bacff56?s=96&d=mm&r=g","caption":"Axier Lopez"},"sameAs":["http:\/\/www.begizta.net","https:\/\/www.facebook.com\/axierl\/","https:\/\/x.com\/axierL"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/author\/axier\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2650","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2650"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2650\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2653,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2650\/revisions\/2653"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2650"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2650"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/begizta\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2650"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}