Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

Neguri Gorriak: mitomania geurera heldu da

Gorka Bereziartua
2008-09-02
1

Erraketak, aizkorak... berdin da!

Aizkorak alde batera utzi eta squasheko erraketak gurutzatu dituzte. Negua Negurira heldu da. Neguri Gorriak dira. Eurena da garaipena. Joan den abuztuaren 20an Bilboko 7 Katu gaztetxean izan zirenek badakite zertaz ari naizen. Negu Gorriak taldearen mitoa handia bazen, handiagoa izango da hemendik aurrera, beraien kantak berriro agertokira eramango dituen taldea sortu delako.
2001eko otsailaren 23, 24 eta 25ean du abiapuntua historia honek. Negu Gorriak taldearen zaletu orok gogoan izango ditu hiru egun horietan Baionan eta Donostian ikusi zituen kontzertuak. 30.000 pertsona baino gehiagok ikusi zituzten kontzertu haiek. “Nire baitan daude biak, tristura eta ilusioa, askok egun haietan izan zuten sentimendu kontrajarria. Kontzertu mundiala, baina azkena”. Askok lehenago jaio ez izana madarikatu zuten, taldea lehen eta azken aldiz ikusi zutenek batez ere.
Horregatik, Negu Gorriak berriro itzuliko ez badira ere, beraien kantak zuzenean entzuteko aukera eskaintzea beharrezko ikusi zuten musikari batzuek. Oliba Gorriak, Amaiur eta Feos Pero Majos taldeetako kideak elkartuta Neguri Gorriak sortu zuten. Jatorrizko taldekideen abizenak hartu dituzte: Unai Bap!, Eriz Muguruza, Gorka Arkarazo, Gamix Anestesia eta Gorka Muguruza. Gainera kontzertuetan Negu Gorriakeko kideak bezala jantzita ateratzen dira agertokira (baxu jolea zimekin, bateria jolea pastazko betaurreko handiekin…). Abuztuan Bilbon eskainitako emanaldian ez ziren faltatu Negu Gorriaken abesti klasikoak: Lehenbiziko bala, Bi doberman Beltz, Gora herria, Irakatsi ziguten historia, Itxoiten…
Asko dira mundu osoan tankerako zerbait egiten duten taldeak. Hor daude ACDC taldearen omenez sortutako The Bon Scott Band, Rage Against The Machine-en omenez sortutako The Enemies… Elvis eta Michael Jacksonen imitatzaileak alde batera utzi gabe noski. Baina oker ez banago, Euskal Herriko talde batekin horrelako zerbait egiten den lehenengo aldia da. Musika munduko mitomania geurera ere iritsi den seinale. Egongo da hori kritikatuko duenik; ez naiz ni izango. Nahiago nuke Hertzainak omentzeko talde bat ere sortuko balitz. Norbait animatuko al da?

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

negu gorriakneguri gorriak
1 Iruzkin
    iPtx (e)k dio: Erantzun
    2008-09-02, 18:08

    Duela gutxirarte plaza eta gaztetxe askotan aritu da Edan taldea ere, EGANen kantuekin martxa sortzen zuen talde bizkaitarra.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Francis, mesedez, nola jarri diok titulu hori?2008-07-10
Ez gaitu hotz utzi2008-09-22
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA