Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

Pilula guztiak ez dira kalterako (eta ez naiz drogazalea, benetan)

Gorka Bereziartua
2009-10-22
1

Bart Simpson, Focusinaren menpe
Bart Simpson, Focusinaren menpe

Bart Simpsoni pilula batzuk eman zizkioten, eskolan arreta jar zezan. Eta jarri bazuen, jarri zuen: kontzentratuegi-edo, erotu egin zen kapitulu bukaerarako, beisbol ligak satelite bidez espiatzen zuela pentsatzeraino. Tira, pentsatu; azkenean egia izaki. “Baina zer ari haiz, Gorka, jendeari Simpsondarren kapitulu zahar bat kontatzen?”. Ya, ya, egia. Baina ezin besterik egin, bihar Dokan joko duen talde baten izena ikusita: Focusin. Izen hori baitzuten Barten pilulek.

Agian botika horren efektupean (batek daki mundu aldrebes honetan sakarinaren partez zer botatzen diozun kafeari), adi-adi egon naiz talde gasteiztarraren kantak entzuten. Eta ulertu dut zergatik esan zidan Iñaxio Esnaolak (Herri Irratiko Sektor Rock saioko esataria eta kontzertuaren antolatzailea, beste gauza askoren artean) gustuko izango nituela. Grises zestoarrekin batera joko dute 20:30etatik aurrera, “SRFest batpuntuzero” kontzertuan.
Kontzertua bukatuta ordea, musikak ez du zertan amatatu, zuen osasun kulturalarekin hainbeste kezkatzen naizen honen gomendioak jarraitzen badituzue: 1) entzun Sektor Rock noizean behin, irrati-formularen eta top-txosnaren aurkako antidoto onena da; eta 2) jarri arreta asteazkenetan, 23:00etatik aurrera Herri Irratian emititzen duten Harrob!a uhinzineari. Inguruko panorama musikala uste duzuena baino askoz zabalagoa dela jabetuko zarete.
PS: Iñaxio, honen ondoren ostiralean kontzertura doan sartzen ez banaiz, zin dagit musikari buruzko hurrengo post-a heavyen larrutze sistematikoa izango dela.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

bart simpsonfocusingrisesherri irratiasektor rock
1 Iruzkin
    Inaxio Esnaola (e)k dio: Erantzun
    2009-10-22, 17:09

    Gorka, maite zaitut. Laudorio gehiegi gauza onerako. Presioa areagotu didazu. Bi sarrera ere badituzu aukeran.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Euskadi Sarietako finalistak: apustuak egin nahi badituzue, hona datu objektibo bat2009-10-16
Theremina, ARGIA bezain zaharra den instrumentu hori2009-10-23
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA