Kazetariren bat ezagutzen duenak badaki gremiokooi zenbaki kontuak ez zaizkigula oso ondo ematen. Hala ere, titularreko galdera erantzuteko gai gara, hamar kazetaritik bederatzi (datu ez-ofiziala da). Beti dago ordea estatistika pikutaratzen duen baten bat: albiste bi atzo, Gipuzkoako bi egunkaritan, Usurbilgo atez-ateko zabor bilketa sistemari buruz. Datu berak, baina interpretazio xahu diferenteak: El Diario Vascoren arabera, usurbildarren %70,9k esan du inoiz ez duela zaborra beste herri batera eraman; Noticias de Gipuzkoak, aldiz, honakoarekin harritu gintuen: “Hamar bizilagunetatik hiruk zaborra beste herrietan botatzen dutela konfesatu dute”.
Adi bi gauzari:
1) Gutxiengo absolutu baten (herritarren %29,1) joera nabarmendu du Noticiasek. Albistea, ordea, bestea da: herri oso batek zaborra kudeatzeko sistema aldatu, eta denbora gutxian bizilagun gehienak horretara ondo egokitu direla, alegia. Zazpi gehiago da hiru baino; 70, 9 gehiago, 29,1 baino.
2) Zaborra beste nonbait botatzen duten horiek inkesta beste guztiek bezala erantzungo zutela imajinatzen dut. Erantzun… Baina notiziak dio “konfesatu” egin dutela. Aditza intentzioz armatuta dator, tiro egiteko prest. Ez baita iguala erantzutea eta konfesatzea: aurrenekoa telefonoaren beste aldetik egiten da, egongelako lasaitasunean; bigarrena, aldiz, elizan edo are toki ilunagoetan, sotanen edo uniformeen presioak larrituta. Hara hor aditz bat edo bestea aukeratzeak martxan jartzen duen artefaktu ideologikoa. Eta iruditzen zait, etika periodistikoak (oximorona?) aurreneko aditza eskatzen duela notizia honetan.
Eta horrela joan da, andre-jaunok, beste kapitulu bat atez ateko bilketaren kontrako kanpainan. Biharko saioan, errauskailuaren abantailak erakutsiko dizkigu… A, ez?
PS: Atez ateko zabor bilketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Twitterreko kanal hau interesatuko zaizu; handik atera ditut post- hau idazteko erabilitako bi albisteak.
Eguneraketa (2009-XII-16, 18:25):
Erantzunetako batean Aztiker-ek egindako ikerketaren zenbait alor auzitan jarri zuenez, egoki ikusi nuen inkestari buruzko datu gehiago eskatzea. Hona Aztikerretik Usurbilen egindako galdeketaz eman dizkidaten zenbait datu:
• Inkestaren unibertsoa Usurbilen bizi diren 15 urtetik gorako biztanleak izan dira (Zubietako auzoetan bizi direnak salbu), errolda datuen arabera 4.857 lagun.
• Lagina, hots, elkarrizketatuak 450 izan dira.
• Beraz, inkestaren akats tartea ±%4,5ekoa da lagin osoarentzat, %95,5eko konfidantza mailan, eta p=q=%50 hipotesirako (alegia, hipotesirik kontrakoenarentzat, iritzietan heterogenotasun handia dagoela suposatzen duena).
• Horrez gain, sexu eta adin kuotak erabili ditugu, eta auzokako adierazgarritasuna ere bilatu dugu. Jasotako emaitzak usurbildarren iritzien ahalik eta argazki fidelena izan zitezen.
13 Iruzkin
Akats bat egin duzu matematikekin: 70,9 ez dago hurbilago 80tik 70etik baino, ezta gutxiago ere. Bai dago hurbilago 71tik 70etik baino, baina hala ere 80tik askoz urrunago 70etik baino…
Arrazoi e-gor: %79 zela sartu zitzaidan buruan 1. puntua idazten ari nintzela, ez dakit zergatik… Esan dut, ezta? Kazetarioi zenbaki kontuak… Aldatu dut parrafoa, mila esker!
Zuzenketatxo bat: 70,9 EZ dago 80tik 70tik baino hurbilago, 70 eta 71 tartean egonda 70tik hurbilago dago, eta beraz hamarretik hiruk kontrakoa egin izana nahiko biribiltze txukuna da.
Dena den, Noticiaseko berriaren titularraren errorea (nahigabea edo ez) beste bat da: %70ak zaborra Usurbiletik kanpo inoiz ez botatzeak ez du esan nahi beste %30ak BETI kanpoan botatzen duenik; berria osorik irakurri ezkero ordea argi geratzen da %30 horretatik erdiak baino gehiago oso gutxitan egin duela eta soilik %6,5ak eramaten duela zaborra kanpora astean behin edo gehiagotan.
Aupa Iñigo: bai, aldatu dut testuan datu hori, e-gorrek ere jakinarazi dit akatsa. %30 horren barruko ñabardurak ere irakurri nituen, baina nahiago izan nuen gehiago ez sakontzea. Uste dut bestela ere nahiko argi geratzen dela albistea zein modu tendentziosoan idatzita dagoen.
Ez, ez biharko edo nozbaiteko saioan idatzi beharko dugu ba atezatekoaren galdeketaren ez egitearen arrazoien zergatietaz ezta?. Edo hau ez al da interesgarria kaxetari maiteok?. Inkestari buruz esan 2 gauz. Lehena, Usurbilen inkesta telefoniko bat egin dela. Hau ez da kalean aurrenekoari pasatzen denari galdera egitea bezala. Inkestatua oso ongi identifikatua dago inkesta telefoniko batean. Zer erantzungo du batek galdetzen badiote, aizu ete zuk Lasartera behin edo behin eraman al dezu zabor poltsa?. Bai noski, nola ez egunero, gero aguazila ate joka etortzeko. Bigarrena, inkesta usurbildarren %7ri egin zaio. Zer dio beste %93ak?. Orain bakoitzak atera ditzala ondorioak. Zer da haundiagoa 7 ala 3?. Galdera honen erantzuna atezatekoaren galdeketak bakarrik du?. Bainan horretarako alkateak borodatea ez ezik ausardi pixka bat ere behar du. Eta hemen dago komedia.
Atez atekoari dagokion gaia ez da kontsultarena, baizik eta hondakinen kudeaketarena. Eta hondakinen kudeaketaren gaiak biltzen dituen aspektu ezberdinen artean, garrantzitsuena, osasun publikoarena. Hori da eztabaida.
Oso argi dago Diario de Noticiasek egin duena, bere burua erretratatu du, DVri esker. Nolakoak diren gauzak!
Eta kontsultari buruz hitz egin nahi bada, nik kontsultak egingo nituzke bai atez atekoari buruz baita erraustegiari buruz ere. Baina horretarako bai ez dagoela ausardiarik. Barregarri gelditzen dira atez atekoari buruzko kontsulta eskatzen dutenak eta erraustegiari buruzko kontsultarik eskatzen ez dutenak. Erraustegiak inbertsio publiko itzela eskatzen du eta teknologia kaltegarria da. Ze inbertsio du atez atekoak? Ridikulua. Eta ze arrisku? Batez. Zer egin dute legebiltzarrean aurkeztu zaizkien 30.000 sinadurekin? Ipurtzulutik pasa, zeinek eta gero Hernanin atez atekoari buruz kontsulta eskatzen duten alderdi berdinak. Txoruak!
Usurbilgo alkateari zerbait sobra bazaio ausardia dela esango nuke. Fijatu ondo: aurrera egin du zailtasun askoren artean, Diputazioak egin dizkion putada guztiak gainditu ditu, lehena izan da atez ateko egiten eta konfiantza jarri du jendearengan, Gipuzkoa gobernatzen duten bihotzgabe horiek ez bezala. Ohitura aldaketa aldean duen egitasmo batean sartu dela azpimarratuko nuke, horrek ekartzen dituen zailtasun guztiekin. Eta, gainera, kontenedoreen sistemak 15 urtetan lortu ez duena lortu du berak 6 hilabetetan.
Gainera, Usurbil mapan kokatu du balore oso egokien eta gaurkotuen innguruan: osasuna, ingurugiroaren babesa e.a. Hori da hori alkatea 😉
Bai nik ere erraustegiaren kontrako galdeketa planteatuko nikek bainan amigo aurrena atez atekoa bezela probatzen badiat lehenik. Hori bait da hik hainbeste estimatzen huan alkateak esaten duena Hernanin orain eta Usurbilen lehenago, hau da, galdeketa egin aurretik lehenik frogatu egin behar direla gauzak iritzi zuzen bat izateko.
Ze inbertsio eskatzen duen atez atekoak?. Ba jakintzak Usurbil herri txiki batentzako 1,2 milioietako (euroak) inbertsio bat ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula.
Diok atez atekoak 6 hilabetetan, kontenedoreen sistemak 15 urtetan egin ez duena lortu duela. Hori GEZUR BOROBILA da eta hor daude estatiskak eta zenbakiak.
Usurbilen bataz beste 84Tn desagertzen dira hilero eta hauek kontutan hartzen baditugu birziklatze tasa %52ra jeisten da eta ez propagandan behin eta berriro agertu izan den bezala %82a. Gezur bat naiz eta mila aldiz errepikatu ez da egi bihurtuko. Lehengo kontenedore sistemari 5. kontenedorea gehitu ezgero, organikoa bilduaz, antzeko emaitza lortuko litzateke eta ia inbertsiorik egin gabe.
Hemen birzikletaren gakoa heziketan eta kontzientziazioan dago eta ez kuboetako eta zintzigailuetako kode-barretan. Kontrolarekin eta izunarekin ez da birziklatze maila haundituko, Usurbil dugu adibide nabarmena. Bere burua engainatu nahi duenak esango du %82a birziklatzen duela atez atekoak bainan hori ez da egia eta badaki. Heziketa eta kontzientziazio ekologikoak dira landu beharreko gaiak. Hauekin soberan daude kuboak, barra-kodeak, kontrolak, isunak eta guzti hau inposatzeko batzuek eskatzen duten legea. Kontenedoreekin aski da.
Usurbildarrok ezagutu dugu zer den atezatekoaren inposaketa. Orain dagokion gaia da herriak eskatutako galdeketa errespetatzea eta egitea. Bainan ez alkateak bere lagunekin prestatutako sasigaldeketa egiteko, atez atekoaren kontrakoen erantzuna banatzeko asmoz, baizik eta usurbildarrok, 800 sinadurekin, hasieran eskatutako Atez ate BAI/EZ erreferenduma egiteko. Orain herriari eman behar zaio hitza ausardiaz. Emango aldu alkateak egoerak eskatzen duen neurria?. Denborak esango du.
Galdetzen diot nire buruari: hondakinen kudeaketaz ari garela, zergatik ez duzue inoiz erraustegia aipatzen? ezta osasunaren kontua?
Kanpotik ikusita ematen du lotsa ematen dizuela gaia ateratzeak. Uste det hauxe dela zuen erantzun bortitzaren azalpena. Eztabaidan sartu ere ez zarete egin. Hasieratik deskalifikatzen aritu zarete. Uste det, gogorra egiten zaizuela postura erabat erreakzionarioa defenditu beharra aurrerakuntza sozial nabarmena dakarren kontu honetan. Horregatik egiten diozue ihes eztabaidaren mamiari eta aritzen zarete kontsulta gora eta kontsulta behera. Ihes eroan ostikoka. Negargarria da.
1. Datuen kontua. Datuak ez ditu Usurbilek ematen, San Markoseko Mankomunitateak baizik, publikoak dira, eta konparagarriak. Hik esaten dek %82 hori gezurra dela, eta nik esaten diat hik esandakoa dela gezurra, eta? Nora garamatza horrek? San Markoseko mankomunitateak esan du orain arte datuak ematen zirela oso modu kuestionablean, alegia beste inon ematen ez diren bezela. Gauzak konputatzen hasi direnean standarrak jarraituta, diferentziak agertu dira San Markosen datuetan. Ekipo teknikoaren kontuak dira horiek. Baina kontuz, zeren eta konputatzeko modu hori kontutan hartuta lehengo datuek ere ez dute balio. Alegia, ez gara abiatzen %28tik, baizik eta %20 eskas batetik. Gainera, detektatu da kontenedoreen sistema koladero bat dela: zabor ekoizle handi asko bere zaborra botatzen zutela zirkuitu normalean, zegokien tasa ez ordaintzeko, baina nola orain bilketa kontrolatua den, ezin dute hori egin, eta zabor hori jada ez dago zirkuituan. Bi aspektu hauek eta krisiak esplikatzen dute zure tona horien kontua. Parte handi batean behinik behin.
2. Kontzientziazioa omen da kontua. Ados. Baina nola kontzientziatzen da jendea? Batzuek uste dute jendeak jarrerak aldatzen dituela informazioa emanez. Behin informazioa edukita, jendeak jarrerak aldatzen ditu, eta hortik jokaerak. Baina hau ez da beti horrela izaten, euskararekin ikusten den bezala. Izan ere, psikologiak aspalditik erakutsi zuen jarrerak batzuetan jokaeren ondorioz aldatzen direla, eta ez alderantziz. Alegia, jarrerak aldatu daitezke informazioaren ondorioz, baina baita jokaeraren ondorioz ere, jendeak gerora ajuste psikologikoa egiten baitu bere jokaera eta pentsaera koherenteak izan daitezen. Hona atez atekoaren kontzientziazio-indarra. Xabier Mikelek oso ondo daki hori. Kasu: Usurbilen %40ak aldatu du atez atekoaren aldeko jarrera ezarpenaren ondoren. Hori da kontzientziatzea, eta gainera gauzak konpontzea. Bide batez, usurbildarren %68a dago atez atekoaren alde.
Izan ere, kontzientziazio mailan, zer lortu dugu 15 urtetan? Aldeko iritzi asko, baina aldeko ekintza gutxi. Estrategia aldatzeko beharra nabarmena da, autokritika minimoa eginda behintzat. Jakinda zein zaila den ohiturak aldatzea eta jokaerak aldatzea, holako garrantzia soziala duen gai honetan lagundu beharrean, horretaz aprobetxatzen zarete sinadurak-eta biltzeko. Kopeta behar da gero esateko kakoa kontzientziazioa dela. Faxistek etorkinen kontuarekin egiten duten lan iguala egiten ari zarete zuek, jendeak aldaketen aurrean izaten dituen bildurrak modu nazkagarrian profitatzeko ahaleginean. Gizartea atzean kateatzeko lan negargarria da, attu.
3. Bosgarren kontenedoreak ez du balio, ez denontzako behintzat. Bakarrik balio du populazioaren parterik kontzientziatuarentzako. Ez du inoiz inon %35a baino gehiago lortu. Eta erraustegia edo zabortegia behar ditu. Ez du balio. Bostgarren kontenedorea eta erraustegia bat datoz, eta jendeak ez du erraustegia nahi, logikoa denez. Ikusi zer gertatu berri den Zabalgarbin: airea, lurra eta ura kontaminatuta eta expedientea irekita. Teknologia kaltegarriak baztertu behar dira. Teknologia onena jendea bera da, norberaren sukaldean egiten den lan txiki eta bikain hori. Usurbildarrek ikusi dute, eta hauxe da XXI. mendearen joera.
4. Kontsultari bai, jakina, beti, beti, beti. 800 sinadura horiek eskatu dute eta Xabier Mikelek baietz esan du. Egingo dela ematen du. Baina zer egin duzue zuek legebiltzarrean aurkeztu diren 30.000 sinadurekin? Kontsideratu ere ez duzue egin kontua. Ignoratu. Galtzaile hutsak zarete, koldarrak, erreakzionario talde petrala.
Bai noski San Markosek ematen dizkik datuak nola ez, eta zein zegok agintzen San Markoseko Mankomunitatean?. Nola da bere izena, jesus, ez zaidak etortzen burura, … Zubietan bizi den hori, atez atekoa Zubietan jarri nahi ez duen horrek, …, Usurbilgo udalan ere ingurugiroko zinegotzi dagoena, ANVkoa, … kontu honetan alkatearen eskuin eskua dena, …, duela gutxi kontenedore zirkoarekin batetik bestera ibili dena, … bai motel, mingainaren puntan zeukeat, …, ahhhh bai Imanol Azpiroz jauna.
Benetan barregarria ematen dituzun azalpenak. Estandarrak aldatu direla, ezin direla sagarrak eta udareak konparatu, … bainan zer esaten ari haiz?. Emandako zenbakiekin demostratuta zegok herrian bataz beste 84 tona zabor desagertzen direla hilero, eta zuen estatistikek datu kontuan hartuko balute, %82ko birziklatze maila %52ra jeitsiko litzatekela. Hori da kuestioa. Hori da zaborra desagertzearen ez onartzearen arrazoia eta punto. Onartzeak emaitzen eta atezatekoaren porrota onartzea dakarrelako.
Zergaitik ezkutatzen dituzue datuak?. Non daude azken lau hilabetetako datuak?. Beti belarritik tiraka ibili beharra datuak ezagutzeko!. Zergaitik manipulatzen dituzue datuak?. Zergaitik ibili behar duzue gezurretan?. Zer aurreratzen duzue ridikuloa eginez?
Atez atekoak ez du funtzionatuko bere eredu inposatzailea dela eta. Zaborra kontrolatuaz, herritarrak zelatan kontrolatuaz, isunak jarriaz eta jendeari makilpean birziklatzera behartuaz ez duzue ezertxo ere lortuko.
Begira lortuko duzuen bakarra zera izango da, jada mundu guztiarentzat tamalez begibistakoa dena gure kale eta bide bazterretan. Hori da eredu honen emaitza nagusia. Hori al da osasuna?. Hau al da etorkizuna?. Zabor poltxak zintzilika kaletan ikustea?. Ze kuxidade da guzti hau?. Ez al duzue lotsa arrastorik?.
Heziketan eta kontzientziazioan dago birziklatzearen gakoa. Eta ez beste inon. Horiek dira landu beharreko gaiak, txikitatik, eskoletan, etxetan, udaletxetik, herriko taldetatik … Eta zer egin du ezker abertzaleak azken 20-25 urte hauetan Usurbilen kontzientziazio maila hau izateko eta indartzeko, poltronan egonda?. 0. Zero. Batez.
Errausketa plantaren tximinia Zubietako gainetan ikusi duzuen orduan hasi zarete usurbildarron osasunetaz kezkatzen, herrian ordurarte kutsadurarik ez balego bezela. Badirudi Ucin-eko keak edo Luzuriaga edo Abrasibas, edo Igepak bezelako industri kutsagarriek ez dutela izan inongo eraginik usurbildarrongan hainbeste urtetan. Non egon da usurbilgo ezker abertzalea industri hauen kutsadurak ez zalatzeko?. Zer egin du ezker abertzaleak hainbeste urtez agintean egonda?. Ezerrez. Lotsagabe batzuk zerate orain besteei ardurak eskatuaz.
Errausketa dela eta, kontu honekin, orain burumakur eta noraezean dabilen ezker abertzaleak aukera politikoa besterik ez du aurkitu. Aukera politiko bikaina, jendearen buruak berotzeko, jendea elkartzeko, kaleak berriro hartu eta manifak eta zarata piska egiteko. AUKERA POLITIKOA. Besterik ez. Eta San Markoseko agintea aprobetxatuaz Diputazioaren kontra ere egiteko. AUKERA POLITIKOA. Eta bide batez, beste behin ere jendea modu lotsagarri batean MANIPULATZEKO. Hortan espezialistak zaretela ez dago esan beharrik.
Heziketa eta kontzientziazio ekologikoak landuaz soberan daude kontrolak eta isunak, soberan daude zabor poltsak eta baldeak, soberan daude barra-kodeak baldetan eta zintzilikagailuetan. Nahikoak dira zabor frakzio bakoitzeko kontenedoreak ipintzea. Jedea hezitu behar da. Hor egin behar da lan eta gogor. Hau ondo egiten bada bostgarren kontenedoreak ez du zertan emaitza okerragoak lortu beharrik.
Kontsulta egingo dela?. Jaikoak entzu beza!. Bainan ez alkateak eta bere lagunek prestatutako sasigaldeketa egiteko. Ez, horretarako ez. Herritarrek beren 800 sinadurekin alkatea galdeketa egitera behartu zuten galdeketa egiteko baizik, hau da, Atez ate BAI ala EZ? erreferenduma egiteko. Bainan hau ikusteko dago.
Atzetik hasita: Usurbilgo 800 sinadurek izan ditek eragina Usurbilgo udalean. Kontsulta egin egingo ditek, antza denez, nahiz eta ez hik nahi deken moduan. Baina legebiltzarrean aurkeztu diren 30.000 sinadurak guztiz ignoratuak izan dira.
Gainera, Usurbilgo galderak ez ditu Udalak erabaki, herritarren jarraipen batzordeak baizik, eta hor ez daude soilik ANVkoak. Batzorde irekia da. Udalak hori berretsi besterik ez du egin.
Aukera politikoak bilatzea eta baliatzea zilegizko gauza da. Gainera balio badute gauzak hobetzeko, hobe. Hori da politika.
Manipulazioa da Bilboko erraustegiari ZABALGARBI deitzea, edo Pasaiako Portuari EKOPORT.
UCINekin eta abarrekin gauzak ez badira ondo egin, hori ez da motibo gaizki egiten segitzeko. Gainera, erraustegiak inbertsio publikoa du, UCINek ez, eta mehatxua osasunerako askoz ere handiagoa da. Logikoa ematen du kemen handiagoaz erantzutea bati besteari bainoago. Zuek oraindik ez duzue ulertu nahi hau ez dela kontu ekologikoa, bakarrik. Nagusiki osasun publikoari dagokion gaia da: OSASUNA. Hirea osasuna barne.
Gauza bakarra esan nahi dut eta hau Usurbilen “desagertzen” omen diren hainbeste hondakin toneladen inguruan.
Noiz jabetu behar duzue batzuk, inguruko herrietan ere hondakin kopurua jaitsi egin dela (begiratu San Markoko datuak), gutxiago sortu dela, krisiaren eraginagatik beste faktoreen artean eta horrez gain, Usurbilgo kontenedoreetara ez direla botatzen eta beraz kamioiak ez dituela jasotzen lehen bezala gremioen hondakinak, ezta gestore pribatuen bidez kudeatu beharreko aktibitate batzuen hondakinak? Ziur badela Lasartera bere hondakinak botatzen dituenik, baina ez behin eta berriz errepikatzen den %32a.
%70,9k ez omen du inoiz beste herrietara hondakinik bota. Eta gainontzekoek? Beti botatzen dituzte ondoko herrietan? Asko dira jabetu direnak etxe atarira ateratzea askoz erosoagoa dela, ez dela zikina eta hau diotenak, beraiek direla zikintzen dutenak.
Agur bat denoi.
[…] – Zer da gehiago, zazpi ala hiru? […]
[…] – Zer da gehiago, zazpi ala hiru? […]