Hilabetea: urtarrila 2010

Munstroa orain handiagoa da, eta Ibercrea du izena

2

Eta nola sortu den ulertzeko, hasieratik hastea onena. Hilak 19: Espainiako Konpetentzia Komisioak (gaztelaniazko sigletan CNC) txosten bat kaleratzen du, egile eskubideak kudeatzeaz arduratzen diren elkarteei buruz. Txostenak egurra ematen die SGAE, CEDRO eta AGEDI bezalakoei; monopolioan oinarritutako eredua ari […]

Irakurri

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

1

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei […]

Irakurri

Munilla, Internetek egingo zaitu progre

2

Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta […]

Irakurri

Elurrari buruzko notiziak eta kultur kazetaritza

0

Elurraz ari da telebista goizeko tabernan, testu hau idazten ari naizelarik; elurraz ari dira hau idazten ari naizen tabernan gosaltzen ari diren langileak, beharraren aurretik kafesne ketan sudurra berotuz; elurraz idatziko dut ba nik ere, eta, ohiko moduan, azken momentura […]

Irakurri

Aurten futbola beltza izango da (eta zauriz betea)

0

Jendea aldatu egiten da, batere ez aldatzeko. 2009. urtearen amaieran lanarekin arnasestuka ibili eta ezin izan nuen Bilardo behar bezala agurtu; gero, jada hamarkada berrian, Txarteleko kafetegia, obra batzuk tarteko, itxita egon denez, pista galdu diot zaharrari. Azarotik ez dugu […]

Irakurri

Buster Keaton finlandiar galbahetik

0

Zein itsusia nork bere burua aipatzea, baina zein beharrezkoa batzuetan, konparazioak egin ahal izateko: joan den astean txoko honetara Claudio Magrisen nobela bat ekarri genuen, puskatan aurkeztua eta, irakurle honen ustetan, aurreneko irakurketaren ondoren zati-zati eginda bukatzen zuena. Hori gertatzearen […]

Irakurri

Agur Nun; edo, beste bat arte

8

Hamarkada berria hasi eta asko itxaron gabe etorri da aurreneko biktima musikal hurbilekoa: Xabi Doncelen (baxua Nun taldean, ahotsa Gazteako B Aldea saioan) mezu bat atzo, esanez Nunek disko berria atera behar duela eta gero… agur. Taldea uztea erabaki dute. […]

Irakurri

Maiatzak 15: Bilboko Vendetta?

3

Teaser moduko bat ari da sarean zabaltzen, blog baten eta Youtuben zintzilikatutako bideo baten bidez. Pertsona bat hizketan Guy Fawkes-en maskara jantzita, Alan Moore-en V for Vendetta komikiko protagonista anarko-iraultzailearen maneran. Maiatzaren 15a iragartzen du. Lekua: Bilbo. Han elkartzeko gonbita […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA