Samaranch, frankista olinpikoa

Gorka Bereziartua
4

Juan Antonio Samaranch, Francoren beste proselito batzuekin, agur faxista egiten
Juan Antonio Samaranch, Francoren beste proselito batzuekin, agur faxista egiten

1974koa duzu ondoko argazkia, uztailaren 18koa (egin klik irudian handiago ikusteko). Patxi zaharrari bi eztul ustel geratzen zitzaizkion, artean. Harro altxatzen du eskuin besoa, gerora Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente izango zen Juan Antonio Samaranchek. Eta diktadurako beste agintarienekin bat eginda, pinudi faxista beltza duzu begi bistan. Orain, 89 urterekin Geldi Enean ostatu hartu duelarik, prentsak “detaile” txikia ezkutatu nahi du. Samaranch agure kirolzale bihurtu nahi digute. Uztarria eta geziak, uztai olinpikoekin estali.
Adibide bi, Euskal Herrian gehien irakurtzen diren bi izparringietan.
El Diario Vascok hanka puntetan pasa du Samaranchen iragan beltza:

Ni siquiera quienes, dentro del COI, le miraron siempre con recelo por sus relaciones con el franquismo se atrevieron a dirigirle en público sus críticas, porque él contaba con todos y llevó al extremo la máxima de que el mejor modo de combatir a un enemigo era unirlo a tus filas.

El Correok ere, antzeko doinua.
Espainian berriz, quality pressaren eredutzat hartzen den El Paísek, hil-oharrean, edozein diktadura justifika dezakeen argudioa aurkitu du:

Visto en la distancia, a Samaranch, hijo de la alta burguesía catalana, millonario textil, parece difícil haberle pedido en cualquier tiempo militancias de izquierda.

Eta abar, eta abar…
Kezkatzekoa da: Espainian (eta, beraz, Euskal Erdian ere bai, neurri handi batean) frankistari horixe esatea, “frankista”, ez da kontsentsuzkoa. Ezin da aipatu, ñabardurarik egin gabe, kirol legez. Kazetari neutralak; ahalegin atletikoak, zezen larruko egun miserableenak zuritzeko. Jar diezaiegun medaila bat, urrezkoa, desinformazioaren olinpiadetan.

Juan Antonio Samaranch, Francisco Franco Bahamonderekin
Juan Antonio Samaranch, Francisco Francorekin

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA