Edo komeni. Azken 65 urteetan britainiarren patua gidatu duen pertsonen zerrenda begiratzea besterik ez dago. Bi baino ez dira salbatzen: Winston Churchill eta John Mayor, biak ere karrera akademikoa bukatu gabeak. Gainontzean, denek daramate Dominus Illuminatio Mea curriculumean zigilatuta. Beheko taulan izen guztiak.
Hauteskundeak | Irabazlea | Unibertsitatea |
---|---|---|
1945 | Clement Attlee | Oxford |
1950 | Clement Attlee | Oxford |
1951 | Winston Churchill | Graduatu gabea |
1955 | Anthony Eden | Oxford |
1959 | Harold Macmillan | Oxford |
1964 | Harold Wilson | Oxford |
1966 | Harold Wilson | Oxford |
1970 | Edward Heath | Oxford |
1974 Ots. | Harold Wilson | Oxford |
1974 Urr. | Harold Wilson | Oxford |
1979 | Margaret Thatcher | Oxford |
1983 | Margaret Thatcher | Oxford |
1987 | Margaret Thatcher | Oxford |
1992 | John Major | Graduatu gabea |
1997 | Tony Blair | Oxford |
2001 | Tony Blair | Oxford |
2005 | Tony Blair | Oxford |
2010 | David Cameron | Oxford |
Hori kontuan izanda, Politicalbetting.com blogean alderdi laboristak hautagaia aukeratzeko egin behar dituen barne hauteskundeez akordatu dira. Hamabi dira hautagaiak, eta lauk baino ez dute Oxforden ikasi.
Hautagai posiblea | Unibertsitatea |
---|---|
Harriet Harman | York |
David Miliband | Oxford |
Ed Miliband | Oxford |
Ed Balls | Oxford |
Yvette Cooper | Oxford |
Andy Burnham | Cambridge |
John Cruddas | Warwick |
Hilary Benn | Sussex |
Alistair Darling | Aberdeen |
John Denham | Southampton |
Caroline Flint | East Anglia |
Apusturik egin nahi du inork, baietz horietako bat aukeratu?
PS: Mila esker Iñigo Sáenz de Ugarteri informazio hau partekatzeagatik.