Titularreko hori izan dute lema. Larunbatean esango dute agur. Ez neukan pena txikia Dut berandu harrapatu izana (bai, ados, 2008an utzi zuten, baina noiztik ez zuten kontzertu bat egiten?), eta orain TuD taldeak dio agur. Hilaren 18an izango da Dut-en tributu banda onenaren agurra, Hondarribiko Psilocybenean (ezin bestela) Meido-rekin batera.
Zazpi Euskal Herriak ibili dituzte Paxkalek, Xabik, Patxik eta Remyk, Dut taldea izan zenaren arima berpiztu nahian. Baina “denborari irabazten dioguna denborak irabaziko digu” eta orain beste proiektuekin segitzea erabaki dute.
Originala kontzertua iragartzeko egin duten bideoa.
Joaterik ez dudanez, baina jakin-mina ezin aseta ibiliko naizenez, eskertuko nuke hemen beheko erantzunetan norbaitek kronikatxoren bat-edo egingo balu. Mesedez. Har ezazue Dut-zale baten azken borondate gisa…
5 Iruzkin
Kronika egiten ez nuke asmatuko, baina esan giro bikaina jarri zutela bai batzuek nahiz besteek, hemen lagin bat:
https://www.youtube.com/watch?v=UFGgG1tfVtk
Aupa Dut!
Gizarte mugimendu bat sortzekotan nago, atzo, Dut-ek jo zuela jakin eta gaur bideo hori ikusi ondoren: DIAIT du izen probisionala, erran nahi baita, Dut Itzultzearen Aldeko Iritzi Taldea. Inor animatzen?
Nik uste taldearen izenari indar gehiago emateko “Iritzi” izena kendu eta DIAT taldea sortu beharko zenukeela.
Bidai honetan ez noa zurekin, Gorka.
Ba ni animatzen naiz. Izan ere DUTen lehen kontzeru maketero haietako batek nerabe garaia irauli zidan. Apuntatu beraz nire izena. 😉
DIAIT-eko kide eta bultzatzaile izateko prest ni ere.