Hegan egin nahi eta ezin
Antonio Altarribak 2001eko maiatzaren 4an egin zuen bere buruaz beste. Inork ez daki nola saihestu zituen zaindarien kontrolak adin horrekin, nola igo ahal izan zen laugarren solairuraino, nola eraman zituen bere laurogeita hamar urteak leiho izkinaraino eta nola, azkenik, egin zuen salto. Semeak, Antonio Altarriba idazleak, bai, badaki. Aitarekin askotan hitz egin zuelako daki, eta lehen depresio sintomak azaldu zitzaizkionean, bizitzan gertatutakoak kontatzeko eskatu ziolako –200 orritik...
Read MoreDesklasifikazioak III: Ivo Andritx
Duela 50 urte, 1961ean, gauza asko gertatu ziren: Wikipediak dio Kennedyk hauteskundeak irabazi zituela; Bob Dylan aurreneko kontzertuak eskaintzen hasi zen, hil zen Ernest Hemingway, hasi ziren Berlinen harresia eraikitzen. Eta efemeride horiek, baita beste asko ere, onak izan zitezkeen tarte hau pixka batez betetzeko (parentesi artean esango dut, ziur nago goizago edo beranduago erabili beharko ditudala; horrelako imajinazio falta dauka animalia honek tekleatzen hasten denean) baina...
Read MoreRay Bradburyren profezia egia bihurtu nahi dute Italian
Liburuak erretzen hasteko puntuan daude Veneziako probintzian. Brasilek Cesare Battistiren estradizioa ukatu izanak eman die agintariei behar zuten aitzakia: Veneziako kultura kontseilariak, Raffaele Speranzonek (atzo neo-faxista, gaur Berlusconiren kide), bi neurri proposatu ditu, biak ere idazle zerrenda luze baten kontrakoak. Horien aurka joateko arrazoiak? 2004an Battisti kartzelatik atera zezaten eskatu zutela. Speranzonek eskatu du 1) Veneziako biblioteketatik egile horien liburuak ken...
Read MoreDesklasifikazioak II: Cesare Battisti
Notizia joan den urteko azken egunarekin etorri zen: Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak, kargua utzi aurretik hartu duen azken erabakia Cesare Battistiren estradizioa ukatzea izan da. (…) ‘Berun urteetan’ Brigada Gorriekin lotutako Komunismorako Armaturiko Proletarioak taldeko kide izan zen eta lau hilketa leporatzen dizkiote bere herrialdean, horietako bi poliziak. Herrialdeko tribunalek biziarteko kartzelara kondenatu zuten. Battistik hilketa-akusazioak ukatzen...
Read MoreBen Ali: PSOEren eta PSen adiskide tunisiarra
Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile interesgarri bigarren planoan geratzen dira, ez kasualitatez; orain arte agintari europarrek mediterraneoko tiranoarekin izan duten adiskidetasuna, kasu. Beharrik Pascual Serrano bezalako kazetariak ere...
Read MoreDesklasifikazioak I: Valerie Solanas
1968ko ekainaren 3an New Yorken zeukan estudiora, The Factory-ra, sartu zen Andy Warhol, Fred Hughes managerra eta Mario Amaya arte kritikaria lagun. Korridorearen bestaldean emakume bat, pistola eskuan. Tiro bat, bi, hiru tiro entzun ziren eta Warhol lurrera erori zen, beruna gorputzean, golkoa odolez gorri. Beste bala batek Mario Amayaren bizkarra urratu zuen. Kanoiak Fred Hughesi ere begiratu zion. Emakumeak katua sakatu zuen. Ez zen balarik atera. Din-don soinuagatik jakin zuen igogailua...
Read More'AEIOUMMMMM', Xabi Strubellen disko berria, zuzenean sarean
Twitterretik (nondik bestela) dator notizia, urteko lehenbiziko eguneko erregaloa: Xabi Strubellek disko berria grabatu eta sarean jarri du CC-by-nc-sa lizentziarekin. Adio bitartekariak, Archive.org webgunetik ekar dezakezue AEIOUMMMMM oso-osorik. Gitarrarekin etxean egindako sei saio esperimental dira; pieza biluziak, isiltasunarekin jolasean osatuak. Eta pozgarria da, horrelako lanak zabaltzeko Internetek ematen dituen aukerak ikustea. (irakurleak marmar eszeptikoa egin du) Bai, arrazoi,...
Read More
Iruzkin berriak