'AEIOUMMMMM', Xabi Strubellen disko berria, zuzenean sarean

Gorka Bereziartua
0

Xabi Strubell (arg.: Dani Blanco)

Twitterretik (nondik bestela) dator notizia, urteko lehenbiziko eguneko erregaloa: Xabi Strubellek disko berria grabatu eta sarean jarri du CC-by-nc-sa lizentziarekin. Adio bitartekariak, Archive.org webgunetik ekar dezakezue AEIOUMMMMM oso-osorik. Gitarrarekin etxean egindako sei saio esperimental dira; pieza biluziak, isiltasunarekin jolasean osatuak.
Eta pozgarria da, horrelako lanak zabaltzeko Internetek ematen dituen aukerak ikustea.

(irakurleak marmar eszeptikoa egin du)
Bai, arrazoi, topiko bihurtzeraino errepikatzen dugu ideia hori han eta hemen; eta sareak ezingo ditu, beharbada, gauza asko aldatu. Baina zerbait diferentea da dagoeneko. Bestela, esan: zein diskoetxek argitaratuko zituen mota honetako lanak duela 20 urte? Sortzen den neurri berean jar daiteke eskuragarri orain. Entzuleak sarean dabiltzan diskoetara eramateko, horretarako, kazetariok egin beharko dugu lana. Beltz egin ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA