Trabestismoa eta apaiz-esku beltza antzinako euskal balada batean
Batere segurtasunik gabe esango dut, eta beharbada oker ibiliko naiz, baina nire ustez Neska soldadua da euskal kantagintzan trabestismoaren gaia landu duen aurreneko abestia. Auskalo noizkoa den zehazki; balada gisa sailkatu izan dutenez, pentsatzekoa da XVI. edo XVII. mendekoa izan daitekeela; hori zehaztea adituen esku utziko dut. Jaso, berez, Bitoriano Gandiagak jaso zuen, baita paperean jarri ere 1967an, Araozko Marian Barrenari entzun ondoren. Gero, Hiru Truku taldeak 1994an musika jarri...
Read MorePelikula gomendio bat Juan Marsé bezalako tele-eszeptikoei
Aconcaguan edo Madrilgo etxe batean grabatzen diren reality showak, hildakoekin harremanetan jartzen omen diren mediumak, nik dakita zergatik famatu bihurtu direnei buruzko notiziak, 90 minutuko partiduaz hizketan sei ordu pasa ditzaketen kirol-programak, Santutxuko eskailera mekanikoez eztabaidatzen jarduten duten bazkalosteko tertulia eternalak, umeei krisi epileptikoak eragiteko moduko marrazki bizidunak, eztabaida-saio ultraeskuindarrak, kultur programa moderno usteko baina funtsean...
Read MoreJean-Patrick Manchette-n ‘Nada’: Kondenaz eta matxinadaz
AEBen Parisko enbaxadorea bahituko du talde armatu anarkista batek. Nada izenez bataiatu dute banda eta elkarrekin batere antzik ez duten pertsonaien tutti fruttia da: Épaulard mundu osoan borrokan ibilitakoa da eta ez zaio idealismo handirik geratzen; Treuffais, gizarteaz nazkatutako intelektuala; Cash, femme fatale militantea. Eta abar. Jean-Patrick Manchettek bikain marraztu zituen nobela beltz honetako pertsonaien ertzak, idazketa molde behaviourista erabiliz: narratzaileak pertsonaien...
Read MoreLCD Soundsystem-ek agur esango du, zuri-beltzean
Kopiatu eguna eta lekua: apirilak 2, New Yorkeko Madison Square Garden. LCD Soundsystem taldeak agur esango baitu eta igual, zorte pixka batekin, sarrera lortu ahalko duzu, hegazkina hartu (edo txalupa, arrauna gustuko izanez gero) eta kontzertua ikusi. Gogoratzeko modukoa izango dela ematen du, webgunean jarri duten mezua leitu besterik ez dago: “Honek hileta izan behar badu, izan dezagun inoizko hiletarik onena”. Hurbilduko direnei zera eskatu diete: jantzi daitezela erabat beltzez, edo...
Read MoreTabakaos: benetako parte-hartzearen bila
Atsegin dut politikariak herritarren parte-hartzeaz hizketan entzutea. Iraultza baten sua piztu nahi duenari lehenbiziko txinparta oparitzen diote, gutxieneko baldintzak sortuz, alegia, herritarren kontzientzia. Sinestarazten diete eurek ere badutela zeresana eta zeregina afera publikoen egunerokoan. Jarrera zinikoa da, noski: polboroiarekin ahoa bete eta hitz magikoak esan. “Parte hartu”. Lerdearekin nahastutako orea mila norabidetan disparatuta ateratzen da baina irentsi, ez dute inoiz...
Read MoreLiteratura eta boxeoa ez daude elkarrengandik hain urrun
Boxeoari buruz gutxi leitu izan dut; literatura, esan nahi dut (prentsa-artikuluak, batere ez), baina leitu dudan apur horren artean, atximur egin zidan Jack Londonen A piece of steak (Xerra puska bat) narrazioak. Tom King boxeolari zahartuak konbate agonikoa borrokatzen du sos batzuk lortzeko; parean pugil gaztea dauka, haren ukabil zaparradari ahal duen moduan eusten dio asalto amaigabeetan, noizbait nekatuko delakoan, eta orduan, muturreko zuzen pare bat, uppercut batzuk eta probidentzia...
Read MoreAlexandria!
Edo antzeko zerbait oihukatu nuen estekan sakatu bezain laster, Alexandriako liburutegi digante hura etorri baitzitzaidan burura –ez dauka azken egunotako Egiptoko istiluekin zerikusirik post honek– weba argitu zitzaidanean. Armiarma.com-ekoek egin dutela egin, berriro ere: 248 e-liburu (edo liburu-e) jarri dituzte PDF eta EPUB formatuetan doan. Euskal literaturaren klasikoak batzuk, Etxeparetik Mirandera; nazioarteko klasikoak besteak, Literatura Unibertsala bilduman publikatuak tartean....
Read MoreIaz disko asko… eta erdaraz (zenbait burutazio ingelesez kantatzeko hautuaz)
Ezetz, ez dagoela krisirik diskogintzan, zenbat aldiz errepikatu behar dugu? Titulu pila argitaratzen da Euskal Herrian, sarean zabaltzen ari den GUREANDO!NU dokumentuak erakusten duen moduan. Harrob!a Lantzen-ek eta Entzun!-ek elkarlanean osatu duten zerrendaren arabera, 300 diskotik gora kaleratu ziren 2010ean, 16 diskoetxeren bitartez, baina, batez ere, autoekoizpena ardatz hartuta. Pozteko datuak, baina… ez. Inaxio Esnaola kazetariak editorialean dioen legez, iazko urteak erdaraz...
Read More
Iruzkin berriak