Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

LCD Soundsystem-ek agur esango du, zuri-beltzean

Gorka Bereziartua
2011-02-11
1

LCD Soundsystemeko J. Murphy

Kopiatu eguna eta lekua: apirilak 2, New Yorkeko Madison Square Garden. LCD Soundsystem taldeak agur esango baitu eta igual, zorte pixka batekin, sarrera lortu ahalko duzu, hegazkina hartu (edo txalupa, arrauna gustuko izanez gero) eta kontzertua ikusi. Gogoratzeko modukoa izango dela ematen du, webgunean jarri duten mezua leitu besterik ez dago: “Honek hileta izan behar badu, izan dezagun inoizko hiletarik onena”.
Hurbilduko direnei zera eskatu diete: jantzi daitezela erabat beltzez, edo zuriz, edo zuri-beltzez, beraiek arduratuko direla gero zebra eroen saldoa dantzan jartzeaz. Erabaki dute eta zin egin hiru orduko ikuskizuna. Lagunekin joko dute eta orain arte inoiz entzun gabeko kantak ere estreinatuko dituzte.

Albistea blog honen bidez ezagutu baduzu, eta lortzen baduzu sarrera, hartzen baduzu hegazkina (edo txalupa) eta ikusten baduzu kontzertua… kronika bat gutxienez zor diozu Boligrafo Gorriari.
Musikaz gain bideoklip, nola esan, bitxiengatik ere bada ezaguna LCD Soundsystem. Horietako bi dituzu jarraian.
Losing my edge:

Drunk girls:

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

azken kontzertuadrunk girlslcd sounsystemlosing my edge
1 Iruzkin
    dod Magazine (e)k dio: Erantzun
    2011-03-30, 14:56

    Beno, gutxienez streaming-ean ikusteko aukera izango dugu… http://pitchfork.com/news/41857-pitchfork-to-stream-lcd-soundsystems-final-show-live-from-madison-square-garden/

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Tabakaos: benetako parte-hartzearen bila2011-02-09
Jean-Patrick Manchette-n ‘Nada’: Kondenaz eta matxinadaz2011-02-18
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA