Boligrafo Gorria
Euskalerria Irratirako Burutazioak
by Gorka Bereziartua
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak

Errelatoa

Gorka Bereziartua
2011-11-02
1

Hau ez zutela alferrik egin, demonio!

Narrazioa. Ipuina. Kontakizuna. Istorioa. Prosa eta poesia. Bertsoa, balada eta kanta. Eleberria, elezaharra, pasadizoa, parabola eta alegia. Anekdota. Kronika. Kronologia. Zurrumurrua eta esamesa. Eta satira eta parodia eta ukronia eta distopia eta tragedia eta komedia. Pikareska. Melodrama. Aforismoa. Mikroipuina eta nanoipuina. Haikua. Antinobela. Autobiografia. Ez-fikziozko nobela, nobela biografikoa, nobela paraleloa, nobela korala. Gidoia, eskaleta, dialogoa, monologoa, dekalogoa. Eta erromantzea. Eta epika eta lirika. Mitoa. Fantasia. Diarioa, gutuna, bitakora kaiera. Esaera zaharra, atsotitza, zahar-hitza eta errefraua. Apologia, sermoia, homilia. Eta gelditu egingo naiz eta galdera bat egingo dut: zein arraiori, zein kristori, zein demoniori okurritu zaio “errelato” hitza erabiltzen hastea? Dei diezadala, mesedez. Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegia oparitu nahi diot, liburukote horrek daukan pisu guztiarekin buruan danba eman ondoren, betiere.
PS: Gai beraz hitz egin du Luistxo Fernandezek duela ez asko. Biziki gomendatzen dizuet irakurtzea.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

errelatofetitxeklixekontakizunliteratura terminoen hiztegiarelato
1 Iruzkin
    Aurre-istorioak – Turutene (e)k dio: Erantzun
    2012-02-17, 21:09

    […] kautibatu nau, edo aurrehistoriari buruz entzuten hasi naizen errelat… [barkatu] istorio berriek.Gainera, gehin kautibatzen nauen garaiak gutxi gora-beherako iraungitze data […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Herman Düne, hitzontzi artean2011-10-28
Sautrela ere ez: zer geratzen zaigu ETB1en?2011-11-07
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA