Prix: power-poparen harribitxi bat, Bilbon berrargitaratua

Gorka Bereziartua
0

Prix taldearen bi single berrargitaratu ditu Spring Recordsek.

Spring Records zigilu bizkaitarrak Prix taldearen single pare bat argitaratu ditu berriki. Izena ez zaizuela ezaguna egiten? Niri ere ez, baina Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan Memphiseko banda horrekin kolaboratu zuten lagun bi aipatu dituzte: Alex Chilton eta Chris Bell. Hau da, Big Star kultuzko taldearen erdia.

Azken horiei buruz Drew DeNicolak egindako dokumentala proiektatu zuten Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta jakin-mina piztu zitzaidan 1970eko hamarkadan Memphisen power-poparen inguruan sortu zen mugidaz.
Filmak iradokitzen duena egia bada eta Chilton eta konpainiaren musika bere garaian ezagutzea zaila baldin bazen —a priori dena alde eduki arren—, Prix taldearen bideek hasiera-hasieratik ezin ibilizkoak dirudite.
Springen blogean azaldu dute ez zutela lortu diskoetxe handi batek euren aldeko apustua egitea eta ORK Recordsen eskutik publikatutako EP eta single bana dira grabatuta utzi zuten ondasun guztia.
Bildumazaleen urrea da beraz, etxean berrargitaratu den disko parea. Biniloan bakarrik eta 250 kopiako edizio mugatuan. Nolako materialaz hizketan ari garen dastatzeko, mokadu bi jarraian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA