Bi gomendio Nazioarteko Antzerki Egunerako: Dario Fo, Publikoari gorroto
Bat) Kontraerreformarekin konparatu du Dario Fo dramaturgoak gure garai hau, Commedia dell’Arteko aktoreen jazarpena gogorazten dio eta horregatik, abian den “sorgin ehiza handia” salatu du gaurko, Nazioarteko Antzerki Egunerako, prestatu duen testuan. Iñaki Iñurrietak euskaratu du eta Armiarma.com-en irakur dezakezue, edo ikus-entzun, hainbat aktorek prestatu duten bideoan. Bi) Donostia Antzerki Sariaren aurtengo edizioa irabazi ostean, Victoria Eugenia antzokian Publikoari gorroto...
Read MoreTelebista
Begiratu niri. Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratu egidazu! Ez begiratu hara! Han ez dago ezer ikusteko! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Niri begira al zaude? Mundu guztia niri begira al dago? Mundu guztiaren arreta daukat? Ez pentsatu gaizki, ez dizut bizitza kendu nahi. Zer behar duzu? Zer? Zer? Zer? Komunera? Ondo. Zoaz. Itzuli. Begiratuidazu. Be-gi-ra-tui-da-zu! Etengabe arreta eskatzen duen gaixo egoista urduri eta antsietatez betea da telebista....
Read MoreMurrizketa gehiago EAEko Kultura Sailean: Musikene, Etxepare eta Balenciaga
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kulturako aurrekontuen murrizketa andanaren berri dakar gaur El Diario Vascok. Batzuk aurreratu genizkizuen joan den astean. Beste batzuk, esanguratsuak, jarraian zerrendatuta: • Musikene: %14 gutxiago. • Etxepare Institutua: %23ko murrizketa. • Balenciaga museoa: ia laguntzaren erdia, %45 kenduko dio Jaurlaritzak. Getariako museoak jasan duen murrizketak handia irudi lezake eta hala da (550.000tik 300.000 eurora jaitsi dio laguntza Jaurlaritzak). Beste...
Read MoreMakina-erremintaren herriko politika kulturala
EAEko kultur politikari buruzko analisia egin du Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak Compostelako unibertsitateak argitaratzen duen RIPS aldizkarian. Bere hipotesia da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako politika kulturalaren bereizgarria, kulturaren zentraltasun eza dela. Labur esateko, politika kulturala gehiago dela politikoa, kulturala baino –“politiko” hitza Carl Schmitten zentzuan ulertuta, hau da, “lagunak” vs. “etsaiak”–. Artikuluko bigarren puntua egin zait bereziki...
Read MoreSGAEren tripa batzuk erakutsi ditu Anton Reixak
SGAEri buruzko kontuak beti izaten dira nahiko ilunak baina Anton Reixak martxoaren 13an argitaratu zuen komunikatua irakurri (Naizek eman zuen gaiaren berri astelehenean), eta bistan da Espainiako Autore, Editore eta 40 Lapurren Elkartean ere mailak eta mailak daudela. Gora musika! titulu irudimentsua –irudimena behar baita aldarria talaia horretatik egiteko– jarri dio Reixak agiriari, eta ez da irakurgai txarra egile-eskubideak kobratzeko sistemak Espainiako Estatuan nola eboluzionatu...
Read MorePlentzia, beltza eta laburra
Zinema beltza, laburra eta ezohikoa: duela bi urte moto istripuz hil zen Alex Aranaren omenez Plentzian antolatzen den Mikrofilm lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu zen duela aste batzuk eta hala jarraituko du, zabal-zabalik, maiatzaren 6ra bitartean. Bigarren aldia da Nazioarteko Metraje Laburreko Filmen Lehiaketa antolatzen dutena eta aurtengo edizioa girotzeko kontzertua antolatu zuten joan den asteburuan Bilboko Kafe Antzokian HEX, The Baker Brothers eta Go Chic taldeekin...
Read MoreArtazi-ekaitza
Tinta asko isuri du prentsak Eusko Jaurlaritzak onartu nahi dituen aurrekontuei buruz eta komeni da kulturan egin gura dituzten murrizketa esanguratsu batzuk –oraingoz ezagutzen ditugunak behintzat–, zerrendatzea. Artazi-ekaitza hasi besterik ez da egin, erosi guardasol on bat, altzairuzkoa, ahal dela: • Kultura bonoa: desagertu egin da aurrekontuetatik (600.000 euroko mozketa). • Donostia 2016: 1,5 milioi hitz eman eta 350.000n geratuko direla dirudi (1.150.000 euro kendu, beraz). •...
Read MoreBide Ertzean hirukote modura disko berrian
“Ah, kantu batzuk ere egin ditugu”. Toxic Twins blogean altxa dute erbia Ubeda anaiek: Bide Ertzeanek disko berria martxan daukala, udazken honetan entzungo dugula emaitza. Lanak amaitu gabe dauzkate oraindik baina gauza batzuk aurreratu daitezke. Kontzeptu baten inguruan egituratutako diskoa izango da –hori da esan dezakegun guztia–, eta hirukote modura grabatu dute, Fran Iturbe eta Joserra Senperena gabe. Oinarrietara itzuli nahi dute erabaki horrekin: lehenbiziko abestiekin estudiora...
Read MoreBi emakume, elkarrekin hizketan, ez gizonei buruz: uste baino zailagoa fikzioan
Merezi du gaiak leku bat, martxoaren 8an tankerakoak mainstream bihurtu eta martxoaren 9an berriz ere mapatik erabat desagertu baino lehen: ezagutzen duzue Bechdel Testa? Diagonaleko artikulu bati esker izan nuen haren berri. Fikziozko lanetan genero desbideratzeak neurtzeko balio duen hiru puntuko galdetegi sinple-sinplea da. 1) Istorioan agertzen al dira bi emakume gutxienez? (Rol esanguratsuren bat dutenak, izena eta abar). 2) Hitz egiten al dute emakumeek elkarrekin? 3) Solasaldian, gizon...
Read MoreZer irakurri behar zuten Audenen ikasleek
Unibertsitateko literatura ikasgaia gogorra dela pentsatzen duzu, e? Agian hau irakurri ondoren ez zaizu hainbesterako irudituko. W. H. Auden Michigango Unibertsitateko irakasle izan zen 1941-1942 ikasturtean eta duela gutxi argitaratu da seihileko batean, “Patua eta gizabanakoa Europako literaturan” izeneko kurtsoan erabili zuen programa. 6.000 orrialde baino gehiago irakurtzea eskatzen zuen Audenek, tartean Danteren Komedia jainkotiarra, Melvilleren Moby Dick eta Dostoievskiren Karamazov...
Read More
Iruzkin berriak