Telebista

Gorka Bereziartua
0

 
Begiratu niri. Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratu egidazu! Ez begiratu hara! Han ez dago ezer ikusteko! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Niri begira al zaude? Mundu guztia niri begira al dago? Mundu guztiaren arreta daukat? Ez pentsatu gaizki, ez dizut bizitza kendu nahi. Zer behar duzu? Zer? Zer? Zer? Komunera? Ondo. Zoaz. Itzuli. Begiratuidazu.
Be-gi-ra-tui-da-zu! Etengabe arreta eskatzen duen gaixo egoista urduri eta antsietatez betea da telebista. Baina, horrelako portaerak dauzkaten pertsonekin ez bezala, arreta eskaintzen diogu.
Galder Gonzalezen bidez ikusi dut goiko bideoa. Todd Alcotten poema batean oinarrituta dago. “Pentsatu nuen: bon, telebista bat banintz, zer esango nuke? Zer nahi du telebistak?”. Testua bakarrizketetarako sarrera gisa erabili izan du eta 2010ean egin zuen Beth Fultonek ikus-entzunezko moldaketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA