Hilabetea: maiatza 2013

Donostiako Arte Ederretako eraikina botatzeaz

5

Albisteak dio 10.400 sinadura jaso dituztela Donostiako Arte Ederren teatroa eraitsi ez dezaten, argudiatuz edifizioa “Donostiako historiaren eta iruditeriaren parte garrantzitsua” dela. Uste dut gai honi buruz Angel Aldarondok eman zuela ikuspuntu interesgarriena Love Of 74 blogean. Testu hartako pasarte […]

Irakurri

'Martutene' eta 'Historiarik goibelena'

1

Lagun batek badu teoria bat Ramon Saizarbitoriaren inguruan. Bere ustez, nobela berriren bat argitaratu ondoren eskaintzen dituen elkarrizketetan, kazetariak, kritikariak eta irakurleak oro har despistatzera jokatzen du, esku artean darabiltzan obren erreferentziak ezkutatuz eta zerikusirik ez duten beste batzuk emanez. […]

Irakurri

Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa

3

“Enpresek abandonatutako tripulazioak hor egon dira beti, Bilbon, Pasaian zein Bokalen. Nahikoa da begiak izatea ikusteko. Ez da oraingoa, eta unibertsala da”. Asteartean irakurritako albiste batek ekarri dizkit gogora Iñigo Aranbarrik Zamaontzia nobela argitaratu zuenean esandako hitz horiek: “Baionako portua: […]

Irakurri

Emokumeak

7

Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak.

Irakurri

Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

0

  Omar Jerez du izena eta performance bat egin berri du Donostian ETAren biktimak “omentzeko”: bonba auto batetik aterata balego legez jantzi eta gorpu bat besoetan daramala paseatu da Parte Zaharreko kaleetatik, zenbait kazetariren laguntzarekin eta bizilagunen indiferentzia totalaren erdian. […]

Irakurri

Borrokan da bide bakarra

3

Diskretuagoak ezin dira izan. Hainbeste, ia eskapatu egin zaigula aurtengo gertakizun musikal inportante bat: Borrokanek disko berria martxan dauka eta mini-tour bat antolatu dute aurkezteko. Zuak du izena lanak, Berako Mik estudioan grabatu eta nahastu dutela irakurri dugu Musikazuzenean atarian […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA