Donostiako Arte Ederretako eraikina botatzeaz

Gorka Bereziartua
5

Donostiako Arte Ederren teatroa.

Albisteak dio 10.400 sinadura jaso dituztela Donostiako Arte Ederren teatroa eraitsi ez dezaten, argudiatuz edifizioa “Donostiako historiaren eta iruditeriaren parte garrantzitsua” dela.
Uste dut gai honi buruz Angel Aldarondok eman zuela ikuspuntu interesgarriena Love Of 74 blogean. Testu hartako pasarte bat euskaratu dut:

“Udalean inoiz ez da egon borondaterik Arte Ederren eraikina berreskuratu eta erabilera kulturala emateko posible zenean, eta bertan behera utzi dute berreskuraezina izan arte. Ia inor ez zen kexatu lehen, eta orain, beranduegi denean, Arte Ederrak berpiztea nahi dugu klik batekin. Baina ez gara inozoak, erromantikoak gara. Behin hori esanda, bakoitzak sinatu dezala nahi duena, baina hainbeste haserre entzutea hamarkadetako isiltasunaren ondoren apur bat arraroa da. Eta alferrikakoa. Eraikina berreraikitzeko prest dagoen enpresa pribatu bat egotea (jabea, Sade) hotel baten beharretara egokitzeko, albiste txarrenen arteko hoberena iruditzen zait (argi izanda eraikin horretatik inporta zaiguna paisaian daukan inpaktua dela). Gainera, ez da Tabakaleran egiten ari direnaren oso diferentea, baina han zuen dirua gastatzen ari dira”.

5 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA