Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak Zinemaldia 2013
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2013

Hitz jokoetarako ematen du behintzat

Gorka Bereziartua
2013-09-21
1

Mariana Rondon venezuelarral zuzendu du 'Pelo malo'.
Mariana Rondon venezuelarral zuzendu du ‘Pelo malo’.

“Zinema sozial” gisa sailkatu ohi diren pelikula horietako bat da Mariana Rondonen Pelo malo.

Venezuelako auzo txiro batean elkar ulertzen ez duten ama-semeak, lan falta eta haurraren obsesioa bere ile kizkurra lisatzeko; eta horrek eragiten duen amaren paranoia homofoboa, semeari aita figura bat eman nahi eta ezina.
Eta ezer gertatzen ez den minutu asko eta asko.
Gauza gehiegi falta zaizkio pelikulari funtzionatzeko, dezente aspertzen du, buelta ugari eman deus gutxi esateko. Saiatzen da zer edo zer adierazten bikote protagonistaren harremanarekin baina nire ustez ez du lortzen sakontzea, ezin ulertuaren muinean sartu eta bizi apur bat erauztea.
Hitz jokoetarako ematen du behintzat: Pelo malo, peli mala.
SAIL OFIZIALA
Pelo malo.
Zuzendaria: Mariana Rondon.
Aktoreak: Samuel Lange, Samantha Castillo.
Venezuela-Peru-Alemania
93 minutu.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

mariana rondonpelo malosail ofiziala
1 Iruzkin
    Hitz jokoetarako ematen du behintzat | Gaur (e)k dio: Erantzun
    2014-02-18, 16:44

    […] Boligrafo Gorria blogeko sarrera. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Bikiak eta armiarmak2013-09-20
Erremediorik gabeko zaharrunoak2013-09-21
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA