Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak Zinemaldia 2013
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2013

Kalibre gizena Zugarramurdin

Gorka Bereziartua
2013-09-21
1

Alex de la Iglesia bilbotarraren azken lana da 'Las brujas de Zugarramurdi'.
Alex de la Iglesia bilbotarraren azken lana da ‘Las brujas de Zugarramurdi’.

Lagun batek dio grazia egitetik batere ez egitera tartea oso estua izaten dela. Ba hori, Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdik ez didala barre eginarazi.

Kalibre gizeneko txisteak emakumeak jopuntuan (umorea, badakizu, beti etorkinez edo emakumeez egiten den gauza hori), etengabe ikuslearen arreta deitu nahi duten eszenak, dena oihuka esaten duten aktoreak eta txiklea bezala luzatzen den amaiera, folklorismoa ez aipatzearren.
Aitortzen dut, ez naiz Alex de la Iglesiaren zalea. Hain gutxi sorgintzen duten filmekin, ez naiz izango.
SAIL OFIZIALA
Las brujas de Zugarramurdi
Zuzendaria: Alex de la Iglesia.
Aktoreak: Hugo Silva, Mario Casas, Pepón Nieto, Carmen Maura, Carolina Bang.
Espainia-Frantzia.
112 minutu.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

alex de la iglesialas brujas de zugarramurdisail ofiziala
1 Iruzkin
    Kalibre gizena Zugarramurdin | Gaur (e)k dio: Erantzun
    2013-09-27, 11:58

    […] CC-by-sa: Gorka Bereziartua, Boligrafo Gorria. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erremediorik gabeko zaharrunoak2013-09-21
Indefinizio alkoholikoa2013-09-22
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA