Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak Zinemaldia 2013
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2013

Lennonen bila

Gorka Bereziartua
2013-09-24
1

1960ko hamarkadara garamatza David Truebaren filmak.
1960ko hamarkadara garamatza David Truebaren filmak.

Road movie konbentzional baina eraginkorra da David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados. 1960ko hamarkadako Espainian girotua, ingeles irakasle bat du protagonista, pantailan agertu den lehen unetik publikoaren konplizitatea alde daukan Javier Cámarak antzeztua.

John Lennon Almerían film bat errodatzen ari dela jakitean, autoa hartu eta harantz abiatuko da. Bidean aurkituko ditu haurdun dagoen neska gazte bat (Natalia de Molina) eta aita jasan ezinda etxetik alde egin duen nerabe bat (Francesc Colomer). Lennon aurkitu bitarteko bidaia iniziazioa da hiru pertsonaientzat, euren bizitzen norabidea aldatzea ekarriko duena.
Mota honetako film bati eskatzen zaiona ondo betetzen du pelikulak: hari narratiboak zentzuz uztartzen dira, umorezko tarteak ditu baina komiko bihurtu gabe eta sepia koloreko argazkiak laguntzen dio filmaren ukitu malenkoniatsuari.
Espainiako film askorekin gertatzen zaidan bezala, Truebaren honekin ere iruditu zait elkarrizketa batzuk kartoi-harrizkoak direla. Bestalde, zalantza daukat filmaren mezua ez ote den apur bat CT (Trantsizioko Kultura espainiarraren ideologiaren ildokoa, alegia), nahiz eta 1960ko beatlemaniako gazteen eta gaurko belaunaldi galduaren arteko ispilu-joko bat entseatzen duen.
Edonola, lan txukuna iruditu zait, handikeria askorik gabe egina eta ia bi ordu erraz eusten dituena (Sail Ofizial honetan ikusi ditugun metraje-gehiegikeria askok baino hobe).
SAIL OFIZIALA
Vivir es fácil con los ojos cerrados
Zuzendaria: Davit Trueba.
Aktoreak: Javier Cámara, Natalia de Molina, Francesc Colomer.
Espainia.
108 minutu.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

david truebasail ofizialavivir es facil con los ojos cerrados
1 Iruzkin
    Lennonen bila | Gaur (e)k dio: Erantzun
    2013-09-27, 11:59

    […] CC-by-sa: Gorka Bereziartua, Boligrafo Gorria bloga. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Eta abendua, urtarrila, otsaila, martxoa...2013-09-23
Ministroaren erritmoan2013-09-24
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA