Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak

Zonbi karlistak hemen dira berriz

Gorka Bereziartua
2014-01-10
1

Ikusi aurretik ere nire buruari egiten diodan galdera da: Joxean’s Hileben izango ote da 2014ko film sonatuena? Seguruenik ez, baina urteko produkzio dibertigarrienen rankingean merezita sartuko da Beñat Iturriozen eta Xabier Padinen filma, trailerra ikusita behintzat.


Ataun of The Deadek ireki zuen sagako bigarren filmean Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (lehen pelikulako zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira, Zumalakarregirekin egin zuten bezala.
Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu eta kinka horretatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dute.
Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.
Estreinaldia urtarrilaren 17an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.
Informazio osagarria
– Ataun of the dead osorik: ikusi sagari hasiera eman zion film laburra.

– Lehenbiziko filmaz idatzi genuen zerbait blog honetan bertan.
– Pelikula sorta honi buruzko informazio guztia, extrak eta abar Katihotsak logiaren webgunean.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

ataunataun of the deadbeñat iturriozjoxeanx hilebenkarlismoakatihotsakxabier padinzonbiak
1 Iruzkin
    Xabier Padinen pelikula berria | Berriatua Bizi (e)k dio: Erantzun
    2014-01-10, 17:44

    […] Argian irakurria […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Hermana Raya, dream team bat Lou Reed omentzeko2014-01-09
Bide Ertzean 77 grabatu zuten lekura bueltan2014-01-13
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA