Abiadura Handiko Kultur Hiriburua
Graffiti batekin hasi zen dena: Mugitu!-koek (AHTren kontrako desobedientzia mugimendua) Igeldon zegoen Donostia 2016ren logoaren ordez tren erraldoiaren aurkako lema jarri eta atzetik etorri den erreakzio katearekin harrituta geratu ziren. “Sabotaia”, “Donostia 2016ri boikota”… Epiteto itsusiak herritarren protesta baketsu batentzat. Zer duten amankomunean Donostia bi urte barru Europako Kultur Hiriburu izateak eta Abiadura Handiko Trenak? Hiru lagun aritu ziren asteartean bi...
Read MoreApur dezagun buklea
“Y belaunaldia” eta kulturgintza ardatz duen Erretenak dokumental laburra edonork ikusteko moduan dago gaurtik. Kepa Matxainek eta Ander Bolibarrek zuzendu dute Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegirako eta akaso 1980-2000 urteen artean jaiotako pertsonak talde gisa kontsideratzen dituen lehenbiziko ikus-entzunezko lana da Euskal Herrian. 1960-1980 urteen artean jaiotako jendeari, X belaunaldiari, ADN postmodernoaren zenbait bereizgarri atxiki izan dizkiote jakintsuek...
Read MoreInori ez zaio inporta, ez duzu inor ordezkatzen
Kevin Spacey aktoreari elkarrizketa egin zioten duela egun batzuk El País egunkarian eta politikari buruzko bere ikuspuntuez galdezka hasi zitzaizkionean haserre xamar erantzun zuen. Galdera: Baina, aldatu al da nolabait zure ikuspuntua politi… [Spaceyk galdera eten du]? Erantzuna: Uste dut nire politikari buruzko ikuspuntua aspergarria dela izorramenduraino, eta inori ez zaiola kaka zahar bat axola zer pentsatzen duen aktore batek politikaz. Ex abruptoa irakurri ondoren Espainiako zinemaren...
Read MoreBarbarossa Usopop-en, Sarako Santa Katalina kaperan
Beti bezain fin Sarako Usopop jaialdia antolatzen dutenak: festibal nagusiaren B aldea egin ohi dute urte hasieran, “Usopop kontrapasa” izenekoa, eta igande honetan zen zita Sarako Santa Katalina kaperan. Barbarossa talde britainairrak eta Mursegok fededun eta fedegabe andana bildu zuten musika berrien eta ama lurraren izenean, amen. Lehenengoen kanta bat ehizatu dugu telefonoko kamerarekin, argitaratzear diren EP berrian argitaratzekoa dena. Electrosoul edo trip-hop gisa...
Read MoreBeran badakite
Bidasoak eman dituen musikariez hizketan “zuek ez dakizue zer daukazuen Beran” esan omen zioten herri horretan bizi den lagun bati duela ez asko. “Ez dakigula? Guk urteak daramatzagu Joseba Irazoki eta Petti entzuten, besteek ez zuten jakingo!”, komentatzen zuen joan den larunbatean Hondarribiko Psilocybenea areto kanpoan solasten. Zita herri horretako beste talde batekin zen, Borrokanekin. Eta Beran badakite Borrokanekin ere zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu...
Read MoreIkertzailea munduaren kontra
Philippe Claudel lehenago ere aipatu izan dugu blog honetan Brodecken txostena bikainaren harira, Igelak argitaratua, nola ez. Hark utzitako zapore onak eraman ninduen Iruñeko argitaletxe eusnob avant la lettreak 2012an euskaraz argitaratutako Ikerketa nobelara (jatorrizkoa frantsesez 2010ean publikatu zen). Brodeckek zeukan tonu humanista eta mitteleuroparra espero nuen Claudelen obra berriago honetan baina oso bestelako zerbaitekin egin dut topo. Irakurleok liburu batean jartzen ditugun...
Read MoreScorsese eta kritikagintza berria: komedia bat bi post-etan
Ezin jakin Martin Scorseseren The Wolf of Wall Streetek zer pisu izango duen zuzendariaren filmografian, nola gogoratuko den hemendik urte batzuetara bekain lodiko zinegilearen (orain arteko) azken emaitza. Dakiguna da, zerbait berria sortu dela haren harira. Zine kritika korronte bat, amateurra oraindik, baina hala ere Zazpigarren Arteari buruzko oso bestelako ikuspegia eskaintzen ari dena, blog-Twitter-Whatsapp garai hauen dinamismoz kargatuta, poesia, asaldura morala, Jaungoikoa, Lege...
Read MoreSeegerri omenaldirik onena, itzulpena
Joan den astean hil zen Pete Seeger abeslari estatubatuarraren 13 kanta euskarara itzuli ditu Josu Landak eta Armiarma.com atariko “Euskarari ekarriak” atalean jarri. Itzulpen bakoitzak kanta entzuteko aukera ere eskaintzen du. Tartean dira blog honetan bertan aipagai izan genituen Loreak non dira?, Jira, jira, jira, Mailu bat banu eta Mutilak etxera. Pello Zubiriak itzulia zuen Seegerren Garbage kanta ere, baita Youtuben azpitituluekin jarri...
Read More
Iruzkin berriak