Mobydick & banda Intxaurrondon

Gorka Bereziartua
0

 
Kontzertu laukoitza maiatzaren 16an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Charles Atkey musikari britainiar donostiartuak zabaldu zuen gaua; Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaurrek eman zioten segida Melodías concertantes diskoko errepertorioa aurkezten eta aurreko lanetako zenbait pieza ezinbesteko berreskuratuz (DJ Invitado aparta kasu); Mobydick-ek eta bere taldeak intentsitate handiko kontzertua eskaini zuten eta Autumn Defensek itxi zuen gaua —John Stirratt Wilcoko kidearen proiektu paraleloa da—.
Mugikorrarekin Mobydick getxoztarraren Find the blue key, meet the wizard jada klasikoa ehizatu nuen, banda osoaren makineria topera jarri zuen bertsioan. Barkatu beharko didazue irudia eta bereziki soinua ez badira munduko onenak, eskuko teknologiak bere mugak ditu instrumentazio askorekin.
PS: Kontzertuaren kronika Berrian Kepa Matxainen eskutik: Han ziren denak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA