Dilema moral hotza

Gorka Bereziartua
0

Susanne Bier-ek zuzendu du film eskandinaviar hau
Susanne Bier-ek zuzendu du dilema moralarekin jolasten duen film hau

Dilema moralarekin jolasten duen filma ekarri du Sussane Bierrek Sail Ofizialera. En chance til bi bikoteren istorioa da, drogazaleak eta galbidean daudenak batzuk eta posizio sozial onekoak besteak, bakoitza beren haurrekin.

Halabeharrak (itxuraz) nahi izango du bigarren bikotearen haurra hiltzea eta, egoera ezin onarturik senarrak, polizia dela baliatuz, beste bikotearen umea hartuko du, beraienaren gorpuarengatik ordezkatuz.
Ikusleak pertsonaiekin senti dezakeen enpatiaz baliatuz, zer den bidezkoa eta zer ez zalantzan jartzera eramaten saiatzen da pelikula eta neurri batean lortu ere egiten du.
Tonu nahiko hotzetan egina, protagonisten lana da gutxien konbentzitu nauena, oro har funtzionatzen duen ekoizpen honetan.
SAIL OFIZIALA
En chance til
Zuzendaria: Susanne Bier
Aktoreak: Nikolaj Coster-Waldau, Ulrich Thomsen, Maria Bonnevie, Nikolaj Lie Kaas, Lykke May Andersen
Danimarka-Suedia.
105 minutu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA