Off ahots mehegia

Gorka Bereziartua
0

Sofiak isiltasuna agindu dio bere buruari: ez telefonorik, ez musikarik, ez irakurtzeko ezer urtebetez
Sofiak isiltasuna agindu dio bere buruari: ez telefonorik, ez musikarik, ez irakurtzeko ezer urtebetez

Sakontasun handixeagoa beharko lukeen kronika familiarra da Cristián Jiménezen La voz en off. Baditu bere gauzatxoak, baina benetan noiz hasiko den zain pasa dut ia metraje osoa.

Bi alaba, Europatik Txilera itzuli berria bata, bestea berriz senarrarengandik banatu ondoren deskonektatu beharrez telefono mugikorrari, interneti eta beste hainbat konturi uko egin diona. Bien aitak beren amarekin azken 35 urteetan izan duen harremana etetea erabakitzen duenean agertuko dira familian inoiz hitz egin ez dituzten sekretuak.
Errealizazio aldetik gauza interesgarriak dauzkan filma izan arren arina eta traszendentzia gutxikoa iruditu zait. Guztiaren atzean ideia batzuk dauzkan zuzendaria sumatuko duzu film honetara hurbiltzen bazara; eta erabiltzen dituen baliabide batzuk (elkarrizketak aurkezteko batzuetan sartu duen irudi gainjartzea, kasu) interesgarriak izan litezke, baina ez nahikoak filma zutik mantentzeko. Indefinitu samarra da emaitza, dentsitate gutxikoa.
Gloria txukunean ezagutu genuen Paulina Garcíaren lanak ere ez du lortzen istorio txiki honetan sar gaitezen.
SAIL OFIZIALA
La voz en off
Zuzendaria: Cristián Jiménez
Aktoreak: Ingrid Isensee, Maria Siebald, Paulina Garcia, Cristian Campos, Niels Schneider, Shenda Roman, Maite Neira, Lucas Miranda, Cristobal Palma
Txile-Frantzia-Kanada
96 minutu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA