Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

Kafe Antzokiko kontzertu historikoak pilulatan

Gorka Bereziartua
2015-03-02
1

Oharra: hau nostalgikoentzat idatzitako post bat da.
Zenbat musikari pasa diren Bilboko Kafe Antzokitik azken 20 urteetan, aretoko arduradunek ere jakingo ote duten ez dakit. Kontzertu horietako asko bertan izan zirenen disko gogorrean gordeta egongo dira, baina badakigu memoriak nola funtzionatzen duen, zenbat alda daitekeen buruan dugun oroitzapena urteak pasa ahala.

Benetako irudiekin kontrastatzeko aukera izango duzu ba hemendik aurrera. Kafe Antzokiak abenduan teenager izateari utziko dio, eta ospatzeko, bi hamarkadatan aretoan jo duten musikarien kontzertu zatiak eskaintzen hasi da bere blogean.
Anje Duhalderen 1995eko Kantuarekin eta Gariren 1996ko Amets dira “Harribitxiak” saileko lehen bi bideoak. Marty McFly bezala sentitu naiz ikustean.

 
PS: Antzokiko arduradunei: ba ote dago The John Spencer Blues Explosionen 1997ko kontzertu mitikoaren bideorik?

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

anje duhaldegarikafe antzokia
1 Iruzkin
    Kafe Antzokia (e)k dio: Erantzun
    2015-04-23, 16:36

    Mila esker, Gorka! Eta kontuan hartu dugu zure eskaera, baina tamalez ez dugu The John Spencer Blues Explosionen 1997ko kontzertu mitiko hori… Beste eskaerarik…?

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Usopop jaialdiaren 6. edizioa badator: zein da zein aurtengo kartelean?2015-02-25
Donostia 2016: badator programa baina ez da joango zarata2015-03-04
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA