Gernikako Lekuek festibalarekin gertatzen da, gutxi gorabehera, Barçarekin bezala. “Més que un club” da Camp Noura zelairatzen den taldea eta festibal arrunta baino gehiago da Bizkaiko herrian martxoaren 8tik 15era antolatu dutena.
Hortik aurrera, dena dira diferentziak: ez duzu Qatarko diktaduraren esponsorrik ikusiko Gernikan eta, segur aski, gehiago izango dira Borboi Kopako finalean zuri-gorriak animatuko dituztenak.
Intro futbolero hau zertarako eta, esateko, badatorrela bigarren edizioa, lehenbizikoaren harrera onak hauspoturik.
Musika zaleen festibala da Lekuek, herri osoa musikaren bueltan jarri nahi dutenek antolatua eta, erronka hori serio hartuta, kontzertuak Gernikako txoko guztietara hedatuko dituena, nola hedatzen zen modu aski harmoniatsuan berdegunearen azken metro karraturaino Johan Cruyffek gidatutako dream-team hura –joder, serio, guk Athletic-ek irabaztea nahi dugula, auskalo zergatik ez zaizkigun beste konparazio batzuk ateratzen–.
Neke handiegitan sartzea litzateke antolatu dituzten emanaldi guztiak aletzen hastea, beraz, lotura honetan klik egin eta utzi zuen hortzei izerditan hasten.
Ya? Ba hemen eros ditzakezu sarrerak eta bonoak.
Eta, bai, ondo irakurri duzue: festibalaren barruan, datorren larunbatean Kafea eta Galletak disko-foruma lozorrotik esnatuko da Morau eta Beñardorekin.
Eusnoba bazara, esan lasai: “Ez noa, eusnobez beteta egongo da”.
Gehiago jakiteko:
Antolatzaileekin hitz egin du Oizmendi telebistak: