Norte Apache bizkaitarrek euren disko berrian entzungo den Hazi berriak kanta aurreratu dute. Single bat? Bai, baina gehiago ere bada: azken hamarkada luzean egindako hip hop euskaldunaren aldarrikapena dirudi, urteotan egindako kanten erreferentzietatik abesti amaierako keinu umoretsura.
Nork kolaboratu duen begiratu eta ustea baieztatzen da: MAKeko Jon Eyherabide eta Selektah-ko Manugaitz aspaldiko partez entzuteko aukera eskaintzen du abestiak.
Auto-erreferentziarako joera hori ez da berria, baina kasu honetan halako heldutasun bat iradokitzen du. Euskarazko rapak jada ez du esan beharrik noizbait posible izango dela. Badago, hortxe, esku-eskura.