Hau Twitter baino lehen gertatu zen. Are gehiago, Facebook baino lehen. 2003. urtean estreinatu zuen Sofia Coppola zuzendariak Lost in translation eta aurrekontu baxuarekin egindako lana izan arren, sekulako inpaktua eragin zuen –galdetu bestela filma errodatu zutenean 17 urtetxo zeuzkan Scarlett Johanssoni edo Bill Murrayri–.
Hamarkada baino gehiago pasa da eta oraindik zeresana ematen du, Arte telebista kateak joan den astean estreinatu zuen dokumentalak erakusten duenez. Merezi du 50 minutu inguruko piezak, making-of hutsa baino gehiago, filmaren zenbait gako eskaintzen dituelako eta –nik behintzat– sekula ikusi gabeko errodajeko momentuak, Murray iragarkia grabatzen ari den eszena ezaguneko atze-oihalak besteak beste.
Ikusi nahi baduzue, egin klik hemen behean (frantsesez):