Islandiako lezioa
400 urteren ondoren euskaldunak hiltzea legez kanpokotzat jo zuten Islandian aurtengo apirilean. Ez da brometako kontua, 1615ean baleazale gipuzkoarrak garbitzeko emandako patenteak indarrean jarraitzen zuen lurrun-makina, produkzio-harreman kapitalistak eta Guggenheim museoa asmatzen zituzten bitartean –eskerrak tarte horretan bistan izan dugun fiordo bakarra Jabier Muguruzaren 1999ko diskokoa izan dela–. Total, orain islandiarrek ez gaituztela jo eta akabatu nahi eta borondate oneko keinu...
Read MoreAriketa zailegia
Ezer baino lehen argitu behar nuke musikalak ez ditudala bereziki gustuko. Eta beraz, aurreiritziz betetako motxila batekin sartu nintzela Sail Ofiziala itxiko duen London road ikustera. Lehiaketa ofizialetik kanpo dagoen film britainiar honek ez dit lagundu musikalak gehiago estimatzen, arriskuak hartzeko prest dagoen proposamen batekin huts egin duela iruditzen zait. Arrakasta handia izan duen antzerki-musikal baten egokitzapena da filma. 2011n Royal National Theatren estreinatu zuten London...
Read MoreHaurtzaroko ezinegonak
Zer konta daiteke itxuraz ezer kontatzekorik ez dagoenean? Les démons filmean denak dirudi arrunta: klase ertaineko auzo bat, problema arruntak dituen familia bat, nerabe arruntak, eskola arrunta… 10 urteko Félix protagonista da normaltasun horretan deseroso dirudien bakarra. Ia film osoan bere ibilerak jarraituko ditu kamerak, kezkaz eta beldurrez beteriko haurtzaroa erakutsiz. Hori da filmetik gehien gustatu zaidana: iruditzen zait oso erraz kontatzen direla haurren istorioak adin...
Read MoreFestibal osoko film txikiena
Oso istorio txikia kontatu du Marc Rechak Un dia perfecte per volar lanak irauten duen 70 minutuetan. Hain txikia, agian material horrekin film laburra egitea izango zela aukerarik zintzoena. Zer egingo zaio, horren partez metrajea luzatu eta Sail Ofizialean proiektatu dute. Eta berez, pelikulak baditu puntu interesgarriak, Sergi Lópezek Roc Recha haurrari kontatzen dion ipuina nola errodatu duten adibidez. Badirudi bien arteko inprobisazio bat grabatu dutela plano finkoan, zerbaitek huts...
Read MoreHildakoak ere aspertzeko modukoa
Banantzeko zorian dauden gurasoak eta arazo kardiologikoak dauzkan alabaren istorioa da Liu Haoren Xiang bei fang. Zuri-beltzean errodatua, argazkia da filmeko gauzarik interesgarriena. Makalune gehiegi ditu ordea, ikuslearentzat ezer interesgarria eskaintzeko. Filmetik atera naizenean nire buruari serioski galdetu diot zergatik ikusi behar duen inork lan hau. Pelikula geldoen zalea naiz eta normalean gustatzen zaizkit Liu Haok filmean itxuraz landu nahi zituen harreman konplexuetan eta...
Read MoreMisio humanitarioan erabat galduta
Laguntza humanitarioan dihardutenen ertzak bilatu nahi izan ditu Joaquim Lafossek Les chevaliers blancs filmarekin, baina emaitza laua eta irregularra atera zaio. Txaden modu ez oso legalean lanean ari den GKE frantziar bateko kideak erretratatzen ditu benetako gertakarietan oinarritutako istorio honek. 300 umezurtz eraman nahi dituzte Europara, baina hori lortzeko zailtasun handiekin egingo dute topo. Gai konplexua iruditu izan zait beti mota honetako erakundeena. Ez nator guztiz bat haien...
Read MoreETAri buruzko film penagarrien antologian agertuko da
Imanol Uribek ez du Urrezko Maskorra irabaziko aurtengo Zinemaldian. Hori bagenekien, Sail Ofizialean ikusi dugun Lejos del mar lehiaketatik kanpo dagoelako. Baina beste lehiaketa batean, ETAri buruz egin diren desastre zinematografikoen txapelketa ez-ofizialean, ohorezko lekua merezi du La casa de mi padre (Gorka Merchan, 2009) edo El Lobo (Miguel Courtois, 2004) bezalakoen ondoan. Espetxetik irten ondoren Almeriara joango da Santiago (Eduard Fernandez), kartzelakide ohi bat bisitatzera. Han...
Read MoreLesbianen eskubideen aldeko alegatu light bat
Pilotu automatikoarekin zuzendutako film konbentzionala besterik ez da Peter Solletten Freeheld, lantzen duen tematikak bakarrik salba dezake –baldin eta Philadelphia (Jonathan Demme, 1993) ikusia ez baldin badaukazu, noski; hala bada, hura askoz sakonagoa da–. New Jerseyn (AEB) lesbianen eskubide berdintasunaren alde borrokatu zuen bikote baten benetako historian oinarritzen da eta Julianne Moore-Ellen Page bikote protagonistaren lan eraginkorrak eramaten du aurrera. Lehenengoa...
Read MoreItsasontzi baten
Su txikian egindako thrillerraren eta drama familiarraren arteko puntu zehazgaberen batean dago Moira film georgiarra. Levan Tutberidze beteranoak zuzendua, inguruak baldintzatutako gazte batek bizitzan aurrera egiteko dauzkan zailtasunak ditu erdigune. Kartzelatik atera berritan anaiarekin eta gurpildun aulkian geratu den aitarekin elkartuko da filmeko protagonista. Dirua irabazi ahal izateko etxea hipotekatu eta arrantzarako barku bat erosiko dute; Grezian bizi den ama etxera bueltan...
Read MoreFilm hau ez da Habanako errege
Aurreikuspenak onak ziren Agustí Villarongarentzat duela bost urte Donostiara ekarri zuen Pa negre gerraosteko istorioaren ondoren. Horregatik, beharbada, dezepzioa handiagoa izan da El rey de La Habana errepikakor eta topiko samarra ikusi ondoren. Ama eta anaia hil ostean bere kabuz biziraun behar duen Reynaldoren kutsu dickenstarreko istorio honek sexua du motore nagusi filmaren lehen partean. Badirudi zuzendariak zer pentsatua eman nahi izan duela pobrezia egoeran dauden pertsonentzat...
Read More
Iruzkin berriak