Boligrafo Gorria
Zinemaldia 2015
by Gorka Bereziartua
  • Zinemaldia 2015

Gal dezagun fedea modurik hutsalenean

Gorka Bereziartua
2015-09-22
1

Hogeita hamar urteak paseak dituen gizonaren inguruan ardazten da filma
Hogeita hamar urteak paseak dituen gizonaren inguruan ardazten da filma

Bizitzan galdu samar dabil El apóstata filmeko protagonista: ikasketak bukatu ezinda, lehengusinarekin harreman ezinezko batean eta eliza katolikoarekin bataiotik daukan lotura hautsi nahian.

Protagonista bezain galduta dabil filma ere, mami gutxiko lana da Federico Veirojena. Egiazki, ez dut oso ondo ulertu zein zen zuzendariaren helburua ere. Protagonisten izaera xelebreek komedia itxura ematen dioten arren, eta eszena dibertigarriak badituen arren, istorioaren elementuak ondo lotu gabe agertzen zaizkigu, indefinizioa da nagusi. Alvaro Ogallak antzezten duen protagonistaren ibilera hutsalek Oliver eta Benjiren kontraeraso eternal horietako bat baino luzeago bihurtzen dute metrajez laburra den pelikula hau.
Musika da agian balantze triste horretatik salbatuko nukeena, zenbait kanta diegesian sartzeko modua bitxia baita behintzat (tartean Lisabö irundarren pieza bat).
Gainontzean, iruditzen zait apostasiarekin lotutako istorio honek askoz aukera gehiago izango zituela film laburra izan balitz.
SAIL OFIZIALA
El apóstata
Zuzendaria: Federico Veiroj
Aktoreak: Álvaro Ogalla, Marta Larralde, Bárbara Lennie, Vicky Peña, Juan Calot, Kaiet Rodríguez
Espainia-Uruguai-Frantzia
80 minutu

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

el apostatafederico veiroj
1 Iruzkin
    Xabier Mendiguren (e)k dio: Erantzun
    2015-09-23, 16:05

    Zaila zirudiena lortu du film honek: “Evolution” baino jasangaitzagoa bihurtzea.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Piztiak badu bihotzik2015-09-22
Film hau ez da Habanako errege2015-09-23
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA