Haurtzaroko ezinegonak

Gorka Bereziartua
0

Montrealen haurrak bahitzen ari dira azkenaldian. Bien bitartean, Félixek, hamar urteko mutil batek, eskola bukatu du Old Longueuil-en, itxura baketsuko bizitegi-auzo batean.
Montrealen haurrak bahitzen ari dira azkenaldian. Bien bitartean, Félixek, hamar urteko mutil batek, eskola bukatu du Old Longueuil-en, itxura baketsuko bizitegi-auzo batean.

Zer konta daiteke itxuraz ezer kontatzekorik ez dagoenean? Les démons filmean denak dirudi arrunta: klase ertaineko auzo bat, problema arruntak dituen familia bat, nerabe arruntak, eskola arrunta… 10 urteko Félix protagonista da normaltasun horretan deseroso dirudien bakarra.

Ia film osoan bere ibilerak jarraituko ditu kamerak, kezkaz eta beldurrez beteriko haurtzaroa erakutsiz. Hori da filmetik gehien gustatu zaidana: iruditzen zait oso erraz kontatzen direla haurren istorioak adin hori idealizatuz eta gehiegizko xalotasunez. Hemen ez duzu horrelakorik aurkituko, adin txikia gorabehera, zuzendariak asmatu du protagonistaren ezinegonei beharrezko pisua ematen.
Zuzendariak bere biografian arakatu du istorioa idazteko eta esango nuke horrek filmari egiturazko arazoak sortu dizkiola. Istorio-ildo batetik abiatzen da eta filmaren erdialdean agertzen da gero garrantzia hartzen duen haur desagertuen kontua; horregatik, ez nintzateke harrituko zenbait ikuslerengan noraeza eragingo balu.
Estetika indieko ekoizpen honek itxi du Sail Ofizialeko lehiaketa. Pixkanaka hondoratzen joan den sekzioaren tonua pixka bat goititzea lortu du, guztiz konbentzitu ez gaituen arren.
SAIL OFIZIALA
Les démons
Zuzendaria: Philippe Lesage
Aktoreak: Edouard Tremblay-Grenier, Pier-Luc Funk, Laurent Lucas, Pascale Bussières, Victoria Diamond
Quebec
118 minutu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA