Errobiko festibalean ikusi zuen lagun bat ari zitzaidan hizketan berari buruz: kontzertu harrigarria izan omen zen; flamenkoa, bai, baina ez ohituta gauden flamenko hori, zerbait berritzailea baizik, esentziak auzitan jartzeko problemarik batere gabekoa.
Gero irakurri nuen Juan Gorostidik Berrian kontzertuaz idatzitakoa. “Erraza izan liteke flamenkoaren topikoen gainean parodia barregarri bat muntatzea, baina benetan zaila, deseraikitze gupidagabe hori goi mailako artez eta teknikaz zipriztinduz hiruren arteko benetako performance josia, argigarria eta artifiziorik gabekoa burutzea”.
Ba, hain zaila den hori arrakastaz lortu zuen iazko udan Niño de Elchek lekukoen arabera eta niri behintzat zuzenean ikusteko gogoa piztu zitzaidan. Are gehiago Voces del extremo diskoa entzun ondoren.
Flamenkoa? Batzuetan pop elektronikoa dirudi; zenbaiti kraut-rock alemaniarra ere gogora ekarri die; eta hitzek ere merezi dute arreta –Era tan comunista zorrotz bezain erretxinduak, berbarako–.
Ostegunean Donostiako Dabadaban izango da, Iban Urizar Amoranterekin batera –zeinari buruz gauza onak besterik ez baititugu irakurri, portzierto–.
1 Iruzkin
[…] onak besterik ez genituen entzun berari buruz, hori esan genuen duela aste pare bat Iban Urizar Amoranteri buruz. Baina bera ez genuen entzun zuzenean ordura arte. […]