Soundcloud pikutara joan daiteke (eta oraingoan ez da copyright kontuengatik)

Gorka Bereziartua
0

Soundcloud plataforma ezagunak diru arazoak dauzka.
Soundcloud plataforma ezagunak diru arazoak dauzka.

Jack Destripatzaileak esango lukeen moduan, goazen zatika: urtarrila notizia onez beterik iritsi zen, itxuraz behintzat, Soundcloud atariarentzat. Musika streaming bidez entzuteko erabiltzen den plataforma ezagunak iragartzen du akordioa sinatu duela Universal diskoetxearekin. Horri esker, Universalen katalogoa –U2 edo Miley Cirus bezalako super-izarrak, besteak beste– modu guztiz legalean erabili ahako du.

Tratuak asko erraztuko dizkie gauzak gunea erabiltzen duten DJei, euren nahasketetan diskoetxe erraldoiaren materiala erabili ahalko dutelako. Akordioak bi aldeak ase behar dituenez, Universalek publizitatea jar dezake Soundclouden eta webgunearen trafiko-estatistikak ezagutuko ditu aurrerantzean.
Txanponaren beste aldea Soundclouden finantza egoera da: 2014ko diru gorabeherak biltzen dituen txostenak zenbaki kezkagarriak erakusten ditu. 2012-2014 artean, 75 milioi euro gastatu ditu eta 37 milioi euro “bakarrik” irabazi.
Les Inrocksen irakurtzen denez, ez dago batere argi zer dela-eta galdu duen hainbeste diru; azpimarratzen da soldatak %42,5 igo dituztela eta administrazio gastuak %67,8 hazi direla. “Ai! Soundclouden galerek hondatutako negozio eredua erakusten dute eta konpontzeko premia larria” titularra jarri dio albisteari Music Bussiness Worldwide atariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA