Negua etorri da ta

Gorka Bereziartua
0

Patagonian girotu du Torresek bere filma
Patagonian girotu du Torresek bere filma

Emiliano Torresek maila oneko debuta egin du zuzendari gisa Sail Ofizialean pasa duten El invierno filmarekin. Argentinako artzainen istorio hau Patagoniako paisaiak erabiltzen dituenean iristen da puntu gorenera.
Artilea mozteko sasoian langile gazteak ekarriko dizkiote Evansi, urte osoan lursailaz arduratzen den kapatazari. Horietako bat, Jara, berehala nabarmenduko da lan egiteko fundamentuarengatik eta sasoia amaitzen denean, zaharraren postua hartuko du. Eta kapataz zaharra noraezean ikusiko dugu; eta haren lekua hartu duen gaztea ere ez da erraz moldatuko lan berrira.
Istorio sinplea da Torresena, baina lortzen du artzainen bizimodu gogorra islatzeaz gain, gizakiaren eta naturaren arteko borrokari buruz eta pertsonen arteko inkomunikazioaz zerbait iradokitzea. Ezinezko errelebo baten istorioa ere bada, desagertzera doan mundu batena; eta mundu horretan geratzeko dena emateko prest dauden pertsonena.
Metafisikoa eta naturalista, kontentzioz kontatua, akaso hotzegia gertatuko da film hegoamerikar minimalisten oso zaleak ez direnentzat. Niri Sail Ofizial honetako sorpresetako bat iruditu zait.
SAIL OFIZIALA
El invierno
Zuzendaria: Emiliano Torres
Aktoreak: Alejandro Sieveking, Cristian Salguero, Adrián Fondari, Pablo Cedrón
Argentina-Frantzia
93 minutu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA