Aurtengo ekainean zein taldek joko duten iragartzen ari da Gasteizko Azkena Rock jaialdia eta karteleko izen-zerrendak bat baino gehiago harritu du: oraingoz ia ez dago emakumerik musikarien artean.
Chris Isaak eta John Fogerty (Creedence Clearwater Revivalen abeslari izandakoa) dira 2017ko izen nagusiak. Cheap Trick ere, I want you to love me hit puskaren egileak, Arabatik pasako dira, baina badirudi maitasun kantuak baino gehiago beharko dituela festibalak musikazale batzuen haserrea baretzeko: astearte arratsetik mezu bat dabil sareetan, azpimarratuz jaialdiak iraungo duen bi egunetan, hiru agertokitan ariko diren 24 talde baino gehiagoren artean ez dagoela emakume bat bera ere.
Ez da zehazki horrela, Iban Zalduak Twitter bidez gogorarazi digun moduan Buck and Evans taldeko abeslaria emakumea baita. “Baina gutxiegi da hala ere, eta lehen lerrokorik ez”, idazlearen esanetan.
Euskaraz eta gaztelaniaz zabaltzen ari den mezuak nabarmendu du jaialdia antolatzen duen Last Tour enpresak laguntza publikoak jasotzen dituela, baina Gasteizko Udalak ez diela finantzazio horren truke “berdintasun gutxieneko bat ere” eskatzen.
3 Iruzkin
Ondo ikusita! Gehiegitan ikusten da hori. Adibidez Hatortxu jaialdian, jende ezkertiak eginda festibal bat
Azkena Rock egiten dutenak eskuinekoak direla esaten ari zara?
Argi dago Azkenarena ez dela eredu herrikoi bat, orokorrean hala da panaroma. Hatortxu festibalak behintzat saiatzen du, baina gai honekin gutxiegi biak. Irudimen aldetik… ere bai