Gerra honen azken egunean
Dena iritsi behar da, goizago ala beranduago, amaierara: maitasuna, gerra, filmak eta aurtengo Sail Ofiziala. Der hauptmann alemaniarrarekin itxi da lehiaketa ostiral goizean, erretirada prestatzen hasi da prentsa, baina larunbatean palmaresa ezagutu arte, apustuak egiteko orduak dira Donostian. Sorpresa atsegin batekin bukatu da Sail Ofizialeko lehia: Robert Schwentkeren Der hauptmann-ek II. Mundu Gerraren amaierara eraman du publikoa. Alemaniako tropak guda galtzen ari dira, kaosa da nagusi...
Read MoreFranco da nagusi Donostian
Sail Ofizialaren azkenaurreko egunean izen bat nagusitu da: James Franco. Zuzendu eta protagonizatu duen The disaster artist filmak publikoaren algarak eragin ditu, “historiako filmerik txarrena” izateagatik ezaguna den The room pelikularen inguruko komediari esker. Zineari buruzko ariketa auto-erreflexiboen eguna izan da Zinemaldiko zazpigarren hau. Gauzak egin daitezke ongi, oso ongi eta bikaintasunez, eta beharbada maila horretara iristen diren artelan batzuk gogoratuak izango dira...
Read MoreHauek ere etorriko ziren nonbaitetik
Garrantzitsuena ez omen da nondik zatozen, nora zoazen baizik, baina Zinemaldiko Sail Ofizialaren seigarren egunean ikusi ditugun filmetako protagonisten kasuan, jatorriak erabat baldintzatzen du beraien istorioek izango duten bilakaera. Ivana Mladenovic-en Soldatii-ren kasuan, pertsonaia nagusietako bat ijitoa delako. Urszula Antoniak-ek zuzendutako Beyond words-enean berriz, etorkina. Sail Ofizialean lehiatzen den Errumaniako bigarren filma da goiz honetan aurkeztu dutena eta, konparazioan,...
Read MoreOnena eta txarrena batera etortzen dira
Oihenartek jaso zuen esaera bat, sukaldari traketsentzat oso praktikoa: “Ganibet berbatek debaka ogia eta erhia”. Alegia, kontuz ibili behar dela janaria mozteko erabiltzen duzun labanarekin, familiari zure atzamarrak zerbitzatzea ez baita aperitiferako aukera onena. Esaerak badu hain literala ez den zentzua ere, alegia, batzuetan gertatzen dela onena eta txarrena biak batera etortzea. Horixe gertatu da Zinemaldiko Sail Ofizialeko bosgarren egunean. Ogiarekin hasiko gara, proiekzioen...
Read MoreInkontziente kolpista
“Kezkatzen nau momentu erabakigarrian, aukeratu behar denean, beti aukeratzen duzuela amorerik ematen ez dutenen alde egitea” Alfonso Alonso EAJri, EAEko Legebiltzarran (ElDiario.es) Zalantza daukat: PPko Alfonso Alonsok lapsus bat izan zuen joan den ostegunean EAEko Legebiltzarreko mikrofono, argi eta kameren aurrean EAJri abisu hau bidali zionean? Ala, jaka diskretuki alderatuz pistola erakusten dizun sekretaren paperean sartu zen, larderiaz beteriko “tranquilito” bat...
Read MoreItsu-itsuan
Begiak lainotuta dauzkate Zinemaldiko laugarren egun honetan Sail Ofizialean aurkeztu diren bi filmetako protagonistek. Batek, Barbara Alberten Licht filmeko protagonistak, itsua delako. Besteak, Diego Lermanen Una especie de familia-koak, ez duelako begi-bistakoa dena ikusi nahi. Biak ere emaitza irregularreko filmak dira, zer lortu nahi duten argi geratzen den arren, ez baitute asmoa guztiz borobiltzea lortzen. Una especie de familia-ren kasuan, gai oso aktual eta konplexuari heltzen dio:...
Read MoreHobe zenuela ezkondu?
Idatzita utzi zuen Etxahun handiak: “Zuiñ eijer den mahaiñ saintiala bildürik / bi espus eskik emanik elgarri”. Eta hari kasu eginez bezala, gaur Zinemaldiko Sail Ofizialean senar-emazte atipikoen eguna izan da. Le sense de la fête / C’est la vie komedia frantsesak ezkontza, tira, konplikatu bat kontatu du. Love me not frantziar-greziarrak berriz, gauza, tira, arraro samarrak egiten dituen bikote baten istorioa. Idatzita utzi zuen ba Etxahun handiak: “Batian plazer bestian aldiz...
Read MoreHazten jarraitzen dute
Ikusmina ez zen txikia eta presio horren pean estreinatu da Zinemaldiko Sail Ofizialean Moriarti faktoriaren film berria, Handia, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendua. Eta orain, behin ikusita, bai, esan dezakegu: ez dute dezepzionatu. Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren mitoa pantaila handira eramatea lortu dute, ertz ugari dauzkan istorio baten bidez. Hasteko: Altzoko Handia ez da, aurretik pentsatzen genuenaren kontra, filmeko ardatza. Etengabe hazten ari den pertsonaia horrek...
Read MoreEmakumeena da boterea, bere alde txarrekin ere
Bi emakume protagonista indartsu Sail Ofizialeko bigarren egunean. Emmanuel Finkielek zuzendutako La douleur-ek II. Mundu Gerrako Parisera eraman gaitu; Ni juge ni soumise-k gaur egungo Belgikako epaile baten bulegora. Baina hortik aurrera, bi pelikula oso diferente dira. La douleur Marguerite Duras idazlearen lan baten egokitzapena da, argitaratu zuena naziek okupatutako Parisen idatzi zituen egunerokoetatik abiatuta, berrogei bat urte geroago. Liburu horretatik edaten du filmak eta, horrek...
Read MoreNahiago puta (eta ez espia, zientzialari edo idazle)
Ofizioka begiratuz gero, prostituzioa garaile Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialaren lehen egunean, espien, zientzialarien eta idazleen aurretik. Anahi Berneriren Alanis izan da ostiraleko film sendoena. Wim Wendersek ekoizpen ahul samarra ekarri du Donostiara eta El autor espainiarra ere, ez da beste munduko ezer. Wim Wendersen film batekin hasten den Sail Ofizialak espektatiba batzuk eragiten ditu, lehiaketaz kanpo bada ere, pentsatzen duzulako horrelako ibilbidea daukan...
Read More
Iruzkin berriak