Ze pereza
Rubalcabaren ibilbide politikoa errepasatzen duenak nahiko azkar igarriko du: gizonaren eskuak zikinago daude putzu septikoa baino. Zuzeneko harremana izan du PSOEk Espainian gobernatu duenean egin dituen gauza kirastsuenetan. Zapateroren garaian Barne ministro, telebista-kamerei esaten tortura salaketa guztiak ikertzen direla –Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kontrakoa ebatzi zuen–; GALen garaian Gobernuaren bozeramaile, behin eta berriz errepikatzen kontu horrekin zerikusirik ez zutela...
Read MoreGerrari komeni zaion egia
Disimulatzeko lanik ere ez dute hartzen jada. Gogoratzen Irakeko inbasioa zuritzeko “frogak”? Collin Powell jeneral estatubatuarra Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan Photoshopez sortutako irudi batzuk erakusten, Saddam Husseinen suntsipen handiko armak, munduarentzat mehatxu. Dena gezurra. Neurri handi batean gerra hark ernaldu zuen Siriako azken urteetako odolustea. Hamabost urte eta gero hau: apirilaren 14an AEBek, Frantziak eta Erresuma Batuak misilka ekin diote Siriaren...
Read MoreTitular triste bat lortzeko
Garai aldakorrak bizi ditugu, garai likidoak, garai postmodernoak, Don Inorrezek argitaratu berri duen diskoan kantatzen duen moduan. Egun, inork ez dizu kargu hartzen gaur A esaten baduzu, bihar K eta etzi Z. Kontortsionista politikoak dira blablabla mediatikoan errege, jende malgua, flex sentitzen dena, jarreraz aldatzen dakiena panazko txaketaz bezain arin. Aspaldi esplikatu zuen Jesus Egigurenek txiklezko politika honen fundamentua. “Flexiguren” izeneko bideo batean ikus dezakezue...
Read More
Iruzkin berriak