Yanny ala Laurel
Iritsi al zaizue Whatsappera audio hori? Badakizue, ingelesezko izen bat esaten duen zera: batzuek argi eta garbi “Yanny” entzuten dute, beste batzuek berriz, “Laurel”; alegia, bi izen oso diferente. Jarri lauzpabost lagun gela berean audio bera entzuten momentu berean: seguru ez direla ados jarriko. Eta klaro, egoera nahiko martzianoa da, “Laurel” entzuten baduzu pentsatuko duzulako “Yanny” entzuten dutenek belarrian kortxo baten tamainako tapoia daukatela. Eta...
Read MorePhilip Rothek bazekien nola bihurtu partikularra unibertsal
Asteazken honetan hil den Philip Rothek parekatzeko zaila izango den ibilbidea utzi du literaturan. Aukera segurua beti, haren nobelekin eztabaida ez da hau ona den eta beste hura kaxkarragoa, kuestioa gehiago da zein dagoen batez besteko maila onean eta zein den, sinpleki, bikaina. American Pastoral izenburua artikulu askotan aipatuko da gaur, hori jotzen baita Rothen eleberri gorentzat, baina ezer irakurri gabe daukana beste edonondik ere has daiteke; adibidez, euskaraz dauzkagun Suminez...
Read MoreQué pone en tu DNI
Ez dakit zein bihurgunetan erori zen “ez espainiarra, ez euskalduna: ni munduko biztanlea naiz” esaldia, baina aitortu behar dut txundituta nagoela konstituzionalismo espainiarraren estrategia berriarekin: afera dagoeneko ez da Espainiako Estatuaren “problema territoriala” konpondu nahi izatea arazoa bera ukatuz –horixe baitzen denak munduko herritarrak garela aldarrikatzea, lehen eta bigarren mailako eskubide nazionalen hierarkiari hortz eta bihotz eusten dien estatu batean–; askoz...
Read MoreOrdezkoen aulkian
Notizia onak: aro berria hastear da Euskal Herrian. Tira, 2011tik ari gara kontu berarekin, baina orain badirudi baietz, badatorrela Godot. Bukatu da gatazkaren fase bat zeinean, puntu batera iritsita, zenbaitek gure buruari galdetu genion ea existitzen ote ginen ere, argazkitik kanpo baikeunden, egunero-egunero titularrak betetzen zituen fenomenotik dislokatuta, ekintza armatuen, errepresioaren eta horien segidan produzitzen ziren bukle diskurtsiboetatik aparte. Ordezkoen aulkian. Baina,...
Read MoreKolore bizia, faxismoa ezkutatzeko?
EiTBren gazteentzako produktu-faktoriak 3zpa4 aurkeztu zuen apirilean, musika talde bat sortu nahi duten lau gazteren gorabeherak ardatz dituen saio berria. Eta Go!azenen egiten duten moduan, talde horrek ere zenbait euskal kanta klasikoren bertsioak egiten ditu, astero bat, koreografia, karaoke eta konfeti dezenterekin. Bertsio horiek jatorrizkoen aldaera edulkoratu bat besterik ez direlako marmarka hasteak ez du askorako balio, izan ere, segituan etortzen zaizu inguruan daukazun guraso...
Read MoreWishful thinking
ETAri azkeneko elkarrizketa egin dio Gara-k. Ekainean publikatuko da osorik liburu batean, aurrerapena maiatzaren 7an argitaratu dute eta erantzunen artean esplikatzen du behin betiko amaiera-prozesua nola gauzatu den, baita beste gai arantzatsu batzuei buruz –biktimak sailkatzeko irizpideak, adibidez– erakunde desarmatuak duen ikuspegia ere. Historiaren puntu honetara iritsita, hainbeste burdin, berun eta bolbora atzean utzita, izango dira batzuk –asko– azalpen horiei arretarik...
Read MoreKanbo eta Kanbodia: antzeko parezido
Irakurri ote ditu Josu Erkorekak bere alderdiaren estatutuak? Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariak bai, eta honakoa aurkitu du oinarri nagusietan: “Euzko Alderdi Jeltzaleak Euzkadi du Aberritzat, eta euskaldun jendea bizi den Pirinioetako bi aldeetara dagoen lurraldetzat”. 2016an berretsi zuen Alfa eta Omegaren partiduak aberriaren definizio hori, Baluarte jauregian egindako VII. Batzar Nagusian. Alegia, Iruñean –Euskaditik kanpo?–. Bai gauza elastikoa gure aberria: abertzaletasunaren...
Read More
Iruzkin berriak