Gastroenteritisa
Pernandoren egia da: edozein gizarteren kulturaren isla izan daiteke gastronomia, baldin eta kultura zentzu Antropologikoan ulertzen badugu –jakintzak, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea, ohiturak… eta jaten duguna, dena da kultura–. Ez dut uste Aduriz pernandokerietan dabilenik ordea, aspalditik bere sektore ekonomikoak Euskal Herrian daukan posizio pribilegiatua hauspotzen baizik. “Gastronomia” kontzeptua betetzen du, piper bat balitz bezala, “luxuzko jatetxe” esanahiarekin;...
Read MoreErregimenaren tenperatura
Kaleko mobilizazioak zerbaiten termometro badira, UPNren tenperaturak baxu xamar egon behar du, berri txarrak jasotzen ari baita azkenaldian: asteburuan milaka lagun elkartu dira Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia arbuiatzeko eta muntaia polizial-mediatiko-judiziala salatzeko. Beste sententzia batek, 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasukoak, milaka lagun atera zituen Iruñeko kaleetara aurtengo apirilean eta haserrea metropoli foraletik askoz harago sumatu zen. Oso...
Read MorePerfumerik gabe
Ezezko bakoitzak gordetzen omen du baiezkoren bat eta Salviniren uko publiko hauek ere, badaukate atzean zerbaiten alde egiteko intentzioa. Italiako Barne ministro berriaren jarrera Giorgio Armaniren perfume bat iragartzeko eslogana izan liteke: “Sì alla forza, sì ai sogni, sì a me stessa”… baina batez ere: “Sì al fascismo”. Erabakia perfumatzeko lanik hartu gabe, joan den larunbatean Mediterraneoan erreskatatu zituzen 629 laguni Italian sartzea debekatu die Lega Nordeko...
Read MoreEz adiorik Jalal Mansur Nuriddin, rap musikaren aitona
Asteartean eman dute berria: Jalal Mansur Nuriddin hil da aste honen hasieran. 74 urte zituen. Pertsonaia aski ezezaguna paraje hauetan; eta hemendik kanpo ere, ez behar bezain errekonozitua, kontuan izanda “rap musikaren aitona” gisa ezagutzen zutela yankien herrialdean. Nuriddin The Last Poets taldeko kidea izan zen 1970eko hamarkadan, lehenbiziko bi diskoetan parte hartu zuen eta zenbaiten ustez, lan horietan entzuten den spoken word politizatua izan zen hurrengo hamarkadan hip hop...
Read MoreMeme bat zen presidentea
Berak espainiar izaten jarraituko du. Oso espainiar eta asko espainiar. Baina klaro, ez Espainiako presidente. Eta horrek dena aldatzen du. Hara hor zergatik daukan tragikomedia kutsua adierazpenak, zeinaren ondoren, dena argituko zen arratsalde hartan, ez zen itzuli lantokira, nahiago izan zuelako jatetxe batean ordu batzuk, asko, gehiegi pasa eta pixka bat nortea galduta atera –bigarren aldiz galduta: EAJren vendetta komunikatu zioten eguerdi hartan–. Mariano, Mariano, Mariano Rajoy...
Read More
Iruzkin berriak