Ohar batzuk Bob Dylan ikustera joan aurretik

Gorka Bereziartua
0

2019ko Bob Dylanen kontzertu batean ez espero Newporteko festibalean gitarra elektrikoarekin atera zeneko giroa.

Ostegun eta ostiral honetan Bob Dylan Euskal Herrian izango da, Iruñean eta Barakaldon hurrenez hurren. Tamaina horretako mito bat gure artera etortzeak eskutik dakartza espektatiba handiak, horrelakorik gabe ez baita posible 60 eurotik gora kostatzen diren sarrerak saltzea.
Baina komenigarria da kontzertuen aurretik zenbait gauza argitzea, bestela gero dezepzioak etortzen direlako —esperientzia pertsonala dut horretan: oraindik 2006ko Zurriolako kontzertuan zer jo zuen identifikatu nahian ari naiz— eta zenbait kasutan haserreak eta musikariaren kontrako iritzi asaldatuak.
Dylanek frustrazioa eragin dezake, aste honetako kontzertuetara joaten bazara pentsatzen Newporteko festibalean elektrikarekin atera eta XX. mendeko musika betirako aldatu zuen gazte zimatsu hura ikusiko duzula taula gainean.
Jorge Nagorek txio pare batean laburbildu du zer den 2019an Bob Dylanen kontzertu bat. Uste dut zerbitzu publiko handia egiten duten oharrak direla eta horregatik euskaratzea erabaki dut:

Abisu serioa bihar Bob Dylan ikustera doanarentzat:

– 78 urte ditu.
– Ez du diskoetako soinua, batzuetan hobea, besteetan okerragoa.
– Bihar joko dituen zenbait kantak 50 urte baino gehiago dauzkate.
– Gehienak suntsitu egiten ditu bertsio berrietan.
– Ez du gitarra jotzen.
– Pianoa jotzen du iskina batean.
– Ez du agurtzen, ez du keinurik egiten, ezta horrelako beste gauzarik ere.
– Kantatu, mugitu eta zuzendu egiten du.
– 20 kanta joko ditu, gehienez 21.
– Duela urte batzuk horietako batzuk aldatzen zituen kontzertu batetik bestera, orain kalkatuak dira.

Eta orain joan Dylan ikustera nahi baduzue. Baina kontzertuak pasatzean ez dut entzun nahi kexarik: abisatuta zeundeten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA