‘Ataun of the Dead’: zonbiak protagonista dituen lehen euskal film laburra

Gorka Bereziartua
3

‘Ataun of the Dead’: karlistak, Idiazabalgo gazta eta zonbiak

Zonbiak berriz bueltan dira, ez da inolako sekretua. Ez, ez gara Manuel Fragari buruz ari, azken urteotako zenbait produktu kulturali buruz baizik: Pride and Prejudice and Zombies nobelak arrakasta itzela izan zuen AEBetan 2009an, baita ondoren nobela grafikoan egin zioten egokitzapenak ere. Eta The Walking Dead telesaila eta Zombieland pelikula eta… tira, bai, Bon Jovik ere diskoak publikatzen segitzen du. Kontua da, moda hori noizbait iritsi dela Euskal Herrira ere: ostegun honetan, 20:00etan, Hernaniko Uru tabernan, zonbiak protagonista dituen lehen euskal film laburra eskainiko dute: Ataun of the Dead.

Ataunen errodatua, Xabier Padinek eta Beñat Iturriozek zuzendua, karlistak, Idiazabalgo gazta eta zonbiak nahasten ditu “film kutre” honek. Zumalakarregik burua jasoko balu… zonbia izango litzatekeela erakustera dator. Kortoaren trailerra hemen behean duzue eta bai, galderak egiten hasi aurretik, kazetari plantak egiten azaltzen den gizasemea blog honetan kazetari plantak egiten dituen gizaseme bera da.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA