1974koa duzu ondoko argazkia, uztailaren 18koa (egin klik irudian handiago ikusteko). Patxi zaharrari bi eztul ustel geratzen zitzaizkion, artean. Harro altxatzen du eskuin besoa, gerora Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente izango zen Juan Antonio Samaranchek. Eta diktadurako beste agintarienekin bat eginda, pinudi faxista beltza duzu begi bistan. Orain, 89 urterekin Geldi Enean ostatu hartu duelarik, prentsak “detaile” txikia ezkutatu nahi du. Samaranch agure kirolzale bihurtu nahi digute. Uztarria eta geziak, uztai olinpikoekin estali.
Adibide bi, Euskal Herrian gehien irakurtzen diren bi izparringietan.
El Diario Vascok hanka puntetan pasa du Samaranchen iragan beltza:
Ni siquiera quienes, dentro del COI, le miraron siempre con recelo por sus relaciones con el franquismo se atrevieron a dirigirle en público sus críticas, porque él contaba con todos y llevó al extremo la máxima de que el mejor modo de combatir a un enemigo era unirlo a tus filas.
El Correok ere, antzeko doinua.
Espainian berriz, quality pressaren eredutzat hartzen den El Paísek, hil-oharrean, edozein diktadura justifika dezakeen argudioa aurkitu du:
Visto en la distancia, a Samaranch, hijo de la alta burguesía catalana, millonario textil, parece difícil haberle pedido en cualquier tiempo militancias de izquierda.
Eta abar, eta abar…
Kezkatzekoa da: Espainian (eta, beraz, Euskal Erdian ere bai, neurri handi batean) frankistari horixe esatea, “frankista”, ez da kontsentsuzkoa. Ezin da aipatu, ñabardurarik egin gabe, kirol legez. Kazetari neutralak; ahalegin atletikoak, zezen larruko egun miserableenak zuritzeko. Jar diezaiegun medaila bat, urrezkoa, desinformazioaren olinpiadetan.
4 Iruzkin
Hil dela jakin dudanean hori da pentsatu dudan lehendabiziko gauza: begira frankista katalan hura hil egin da!!!
Hau ere larru bereko asko bezala ohean eta epaitu gabe hil da. Gora Trantsizio espainola.
Ez dauka galtzerik alkondara urdineko demokrata honek botatzen dituenak:
https://www.youtube.com/watch?v=Kk6ykWLZHBA
Behintzat Ingalaterran ausartu dira. Times-etik, Francorekin izan zuen harremanaz: “Samaranch was a supporter of the Spanish fascists and fought for General Franco in the Civil War. He became a member of Spain’s Olympic committee in 1956, served as Secretary for Sport in Franco’s Government and was ambassador to the Soviet Union in the late 1970s”.
Eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko ustelkeriaz: “Tributes were paid to a man who had transformed the Olympics from a financial failure to one of the greatest and most profitable shows on Earth, but who had been accused of selling the Olympic movement’s soul, especially after allegations of corruption behind the bid for the 2002 Winter Games”.
Artikulu osoa: http://www.timesonline.co.uk/tol/sport/olympics/article7104223.ece
The Guardianen, berriz: “On Franco’s death in 1975, Samaranch’s political career seemed to be over, but he was still the opportunist, and his friendship with King Juan Carlos brought him the crucial appointment, so far as his Olympic aspirations were concerned, as ambassador to Moscow in 1977″.
Obituario osoa hemen (ez galdu bigarren parrafoa): http://www.guardian.co.uk/sport/2010/apr/21/juan-antonio-samaranch-obituary
Samaranch honek ez al zuen esan 36ko gerran Arrasaten gorri-separatistak fusilatzeko brigadetan boluntario ibili zela?